From Wikipedia, the free encyclopedia
Aimak[1] (persieraz: ایماق) nomada eta erdi-nomada den persiar herria da, Pakistan, Afganistan eta, neurri txikiagoan, Iranen bizi dena. Aimak gehienak musulman sunitak dira[2] eta euren hizkuntza propioa hitz egiten dute, persiera modernotik datorren aimakera, nahiz eta talde batzuek paxtueraz egin.[3]
Jatorrian, Txahar (euskaraz: «lau») Aimak (چهار ایماق) bezala ezagutzen ziren, lau azpitributan banatzen zirelako, gehiago zirela iradokitzen den arren. Aimak hitza mongolieratik dator eta "tribu" esan nahi du.
Hizkuntza bezalako elementuengatik bereizitako herri bakarra bada ere, azpi-tribu bakoitzak bere aldaerak ditu: timuriak eta hazara-aimakak yurtetan bizi dira, lehenak mongol jatorrikoak dira eta Txahar Aimakaren talderik handiena eta boteretsuena dira, 300.000 kide baino gehiagorekin: hazara-aimakak, nagusiki, musulman xiitak dira; taimaniak, ferozkohiak eta jamshidiak irandarrak dira, baina Afganistango hainbat lekutan bizi dira eta tajiktzat dute bere burua.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.