idazle britainiarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Alan Sillitoe (Nottingham, Ingalaterra, 1928ko martxoaren 4a - Londres, Ingalaterra, 2010eko apirilaren 25a) ingelesezko olerkari eta eleberrigilea izan zen.
Alan Sillitoe | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Nottingham, 1928ko martxoaren 4a |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Heriotza | Londres, 2010eko apirilaren 25a (82 urte) |
Hobiratze lekua | Highgate Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Ruth Fainlight (en) (1959 - 2010eko apirilaren 25a) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, gidoilaria, poeta, eleberrigilea, haur literaturaren idazlea eta autobiografialaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Errege Literatura Elkartea |
|
Jatorri apaleko familia batean sortu zen, eta hamalau urterekin bizikleta-lantegi batean hasi zen lanean. 1946-1949 bitartean irrati-telegrafista gisa lan egin zuen Erregeren Aire Armadan, eta ondoren Malaysian, Frantzian eta Espainian bizi izan zen.
Garai hartan idatzitako Arratoiak eta beste eleberri batzuk (1960) liburuan bildu zituen bere olerki gehienak; obra horretan, eta Sillitoeren lehen eleberri ospetsua izan zen Saturday Night and Sunday Morning (1958, Larunbat gaua eta igande goiza) lanean, gazte haserreen izpiritua islatu zuen. Eleberrian bere bizitza lazgarrian edana eta sexua adiskide bakar dituen langile gazte baten bizitza hartu zuen kontagai, eta aurrerantzean idatzitako lanetan ere helburu nagusi bat erakutsi du, mundu kapitalistan langile-klaseak nozitzen duen zapalkuntza ekonomikoa eta bazterketa salatzea hain zuzen ere.
Eleberri aipagarriak ditu The general (1960, Jenerala), The death of William Posters (1965, William Postersen heriotza), Travels to Nihilon (1971, Nihilonerako bidaiak), Flame of life (1974, Bizitzaren sugarra), The widower´s son (1976, Alargunaren semea)...
Bestalde, aipagarria da kontakizun laburrak idazteko erakutsi duen trebetasuna, besteak beste, The loneliness of the long distance runner (1959, Ibilbide luzeko lasterkariaren bakardadea) eta The second chance (1981, Bigarren aukera) ipuin-liburuek erakusten dutenez.
Olerkigintzari dagokionez, hasieran aipatutako liburuaz gainera, aipatzekoak ditu Storm: new poems (1974, Ekaitza: olerki berriak), eta Abiadura (1984). 1995. urtean bere autobiografia idatzi zuen (Life Without Armour). 1990. urtean Nottingham Trent Universityko ohorezko titulua jaso zuen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.