Alazne Etxeberria
gipuzkoar aktorea / From Wikipedia, the free encyclopedia
Alazne Etxeberria (Donostia, Gipuzkoa, 1979ko irailaren 3a) antzezlea eta irakaslea da, Allí abajo telesailean Nekane izeneko pertsonaiarena egiteagatik ezaguna. Hala ere, antzerkia du lan arlo landuena eta gogokoena.[1][2]
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Alazne Etxeberria | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1979ko irailaren 3a (44 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, irakaslea eta art director (en) |
Itxi
Arte Ederretan lizentziaduna (Euskal Herriko Unibertsitatea, 2001. urtea), antzezpen eskolak eman izan ditu Lugaritz kultur etxean, eta diseinu irakaslea ere izan da marrazketan, informatikan... Gainera, Nueve Teatro konpainia amateurreko zuzendaria da.[2]