errusiar errugbi jokalaria From Wikipedia, the free encyclopedia
Alexander Sergeevitx Obolensky (errusieraz: Александр Сергеевич Оболенский; Petrograd, Errusiar Inperioa, 1916ko otsailaren 17a – RAF Martlesham Heath, Suffolk, 1940ko martxoaren 29a), izengoitiz Obo, errusiar jatorriko printzea eta errugbi jokalaria izan zen. Bigarren Mundu Gerran zendu zen, gidatzen zuen hegazkinak talka egitean.[1][2]
Alexander Obolensky | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | San Petersburgo, 1916ko otsailaren 17a | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Errusiar Inperioa Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua 1927ko apirilaren 12a) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Heriotza | RAF Martlesham Heath, 1940ko martxoaren 29a (24 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hobiratze lekua | Suffolk | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Heriotza modua | istripuzko heriotza | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Heziketa | Brasenose College (en) Trent College (en) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | ingelesa | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | hegazkinlaria eta hamabosteko errugbilaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | hegalekoa | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Zerbitzu militarra | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Adar militarra | Royal Air Force | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Alexander Obolensky Petrograden jaio zen, 1916ko otsailaren 17an, Rurik dinastiako aristokrata-familia batean. 1917an, Errusiatik atera zen familiarekin batera, Iraultzatik ihesi, eta Londresen kokatu. Derbyshireko Trent College-n ikasi ostean, Politika, Filosofia eta Ekonomiako gradua lortu zuen Oxfordeko Unibertsitatean.[1]
Oxfordeko Unibertsitatean hasi zen hamabosteko errugbian aritzen. Zalua eta arina baitzen, berehala nabarmendu zen hegaleko postuan. 1934–1939 bitartean, Leicester Tigersen jokatu zuen.[1]
Britainiar hiritartasuna ez bazuen ere, 1936ko urtarrilaren 4an debuta egin zuen Ingalaterrako selekzioarekin, Twickenham Stadiumen, Zeelanda Berriaren aurka. Neurketa hori historiara igaro zen, Ingalaterrak aurreneko aldiz garaitu baitzituen All Blacksak (13-0). Obolenskyk bi entsegu gauzatu zituen eta, adituen ustez, horietako bat Arrosaren hamabostekoak inoiz egindako ederrenetako bat da.[2]
Urte hartako Home Nations Txapelketan, beste hiru partida jokatu zituen Ingalaterrarekin, Irlanda, Eskozia eta Galesen kontra. 1936an British and Irish Lionsek Argentinan egin zuten biran parte hartu zuen, eta Barbariansekin aritzeko ere hautatu zuten.[3]
1939an, Royal Air Forcen sartu zen, hegazkin-pilotu gisa. Entrenamendu-ariketa batean hil zen, 1940ko martxoaren 29an, Suffolkeko Martlesham Heath aerodromoan. Ohore guztiekin lurperatu zuten Ipswicheko gerra-hilerrian.[3]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.