Anai-arrebak
From Wikipedia, the free encyclopedia
Anai-arrebak edo neba-arrebak guraso bereko senideak dira[1].
- Artikulu hau senideei buruzkoa da; musika taldea gaitzat duena beste hau da: «Anai Arrebak (musika taldea)»
Gizonezko batentzat, bere gurasoen beste semeetako bakoitzak anaia du izena[2]; emakumezko batentzat, berriz, bere gurasoen semeetako bakoitzak neba du izena[3].
Era berean, gizonezko batentzat, bere gurasoen alabetako bakoitzak arreba du izena[4] eta; emakumezko batentzat, bere gurasoen beste alabetako bakoitzak ahizpa izena du[5].
Hona hemen:
Semea | Alaba | |
Gizona | Anaia | Arreba |
Emakumea | Neba | Ahizpa |