From Wikipedia, the free encyclopedia
André Previn, jaiotza izena Andreas Ludwig Priwin (Berlin, 1929ko apirilaren 6a - New York, 2019ko otsailaren 28a), alemaniar musikagile, pianista eta orkestra zuzendaria izan zen. Alemanian jaioa, Ameriketako Estatu Batuetako herritartasuna zuen, bere familiak (judua izaki) Alemania Nazitik herrialde hartara ihes egin baitzuen 1939an.
André Previn | |
---|---|
(2012) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Andreas Ludwig Priwin |
Jaiotza | Berlin, 1929ko apirilaren 6a |
Herrialdea | Alemania Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Manhattan eta New York, 2019ko otsailaren 28a (89 urte) |
Familia | |
Aita | Jack Priwin |
Ama | Lotte Priwin |
Ezkontidea(k) | Betty Bennett (en) (1952 - 1957) Dory Previn (en) (1959ko azaroaren 7a - 1970eko uztailaren 27a) Mia Farrow (1970 - 1979) Heather Sneddon (en) (1982 - 2002) Anne-Sophie Mutter (2002 - 2006) |
Seme-alabak | |
Haurrideak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Beverly Hillseko bigarren hezkuntza institutua |
Hizkuntzak | ingelesa alemana frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | orkestra zuzendaria, kantugilea, jazz musikaria, musikagilea, piano-jotzailea, soinu banda konpositorea, music arranger (en) eta estudioko musikaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia |
Genero artistikoa | jazza opera musika klasikoa |
Musika instrumentua | pianoa |
Diskoetxea | Contemporary Records Deutsche Grammophon (en) |
|
Berlingo eta Parisko kontserbatorioetan ikasi ondoren, pianista- eta orkestratzaile-lanetan hasi zen. 1951n, orkestra-zuzendaritzako ikasketak egin zituen Pierre Monteuxekin San Frantziskon eta, gero, zuzendari-aurkezpena egin zuen Saint Louisen. Zuzendari-lanetan aritu izan zen orkestra askotan. Houstongo orkestra sinfonikoan (1967-1970), Londresko orkestra sinfonikoan (1969-1979); Pittsburgheko orkestra sinfonikoan (1976-1984); Londresko orkestra filarmonikoan (1985-1986); eta Los Angelesko orkestra filarmonikoan (1984) jo zuen. Sinfonia bat, kontzertuak, ganbera-musika eta abestiak idatzi zituen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.