Antoni Gaudí
kataluniar arkitektoa / From Wikipedia, the free encyclopedia
Antoni Gaudí i Cornet (Reus edo Riudoms,[1] Baix Camp, Tarragona, 1852ko ekainaren 25a - Bartzelona, 1926ko ekainaren 10a) arkitekto kataluniarra izan zen, Art Nouveau edo modernisme estiloko arkitektura organiko eta ikusgarria eraiki zuelako mundu zabalean ezaguna.
Antoni Gaudí | |
---|---|
(1878) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Reus, Riudoms eta Mas de la Calderera (en) , 1852ko ekainaren 25a |
Herrialdea | Espainia |
Lehen hizkuntza | katalana |
Heriotza | Bartzelona, 1926ko ekainaren 10a (73 urte) |
Hobiratze lekua | Tomb of Antoni Gaudí (en) |
Heriotza modua | istripuzko heriotza: Tranbia istripua |
Familia | |
Ezkontidea(k) | ezkongabea |
Hezkuntza | |
Heziketa | Escola de la Llotja (en) Bartzelonako Arkitekturako Goi Eskola Teknikoa (1872 - 1876) |
Hizkuntzak | katalana gaztelania |
Ikaslea(k) | |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa, diseinatzailea eta delineatzailea |
Lantokia(k) | Bartzelona |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Kidetza | Centre Excursionista de Catalunya |
Mugimendua | modernismo katalana |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | erromatar katolikoa |
Gaudiren lehen lanak XIX. mende amaierako estilo neo-gotikoa eta eraikuntza sistema erabili zituen, baina goiz hasi zen estilo eskultoriko bereizia sortzen, batez ere Viollet le Duc frantziar arkitektoaren eraginpean. Hala ere, maisua laster aurreratu eta itxura berritzaileak hasi zen bururatzen: organikoak, irregularrak eta fantastikoak.
Eraikuntza sistema berritzaileak erabili zituen, hala nola arku parabolikoa, uraren isurgarritasunean eta izadiaren itxuran oinarritutakoak.
Apainketan trencadís teknika erabili zuen, zeramika zatiz eginiko mosaikoak.