Batlló Etxea
From Wikipedia, the free encyclopedia
Batlló Etxea (katalanez Casa Batlló, ⓘ) Bartzelonako modernisme estiloko eraikina da, Antoni Gaudí arkitektoak 1905 eta 1907. urteen artean egindakoa. Eixampleko barrutian dago, Gràcia pasealekuaren 43. zenbakian.
Batlló Etxea1 UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Etxearen kanpoaldea gauez. | |
Mota | Kulturala |
Irizpideak | i, ii, iv |
Erreferentzia | 320 |
Kokalekua | Katalunia |
Eskualdea2 | Europa / Ipar Amerika |
Izen ematea | 1984 (VIII. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Josep Batlló i Casanovas ehungintzako enpresari katalanak eraiki zuen. Eraikinaren zatirik ezagunena aurrealdea da, Gaudik egindakoen originaletakoa baita, izan ere, harria, burdin forjatua, beirazko puskak eta zeramika polikromatua bezalako elementuak nahastu baitzituen. Etxearen eraikuntzan, Gaudik Josep Maria Jujol eta Joan Rubió i Bellver arkitektoen laguntza izan zuen halaber.[1]
2005ean UNESCOk Gizateriaren Ondaretzat hartu zuen. Eraikina bisita daiteke eta 2011n 600.000 bisita inguru izan zituen.[2]