Aragoi eta Iruñeko erregea From Wikipedia, the free encyclopedia
Antso V.a Ramiritz[1] —latinez: Sancio Remirez— (c. 1042 – 1094ko ekainaren 4a) Antso I.a izenaz Aragoiko errege (1063/1069-1094) eta Antso V.a izenaz Iruñeko erregea (1076-1094) izan zen[2].
Antso V.a Ramiritz | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1076 - 1094 ← Antso IV.a Gartzeitz - Petri I.a Nafarroakoa →
1063 (egutegi gregorianoa) - 1085 (egutegi gregorianoa) ← Ramiro I.a Aragoikoa - Petri I.a Nafarroakoa →
1063 - 1094 ← Ramiro I.a Aragoikoa - Petri I.a Nafarroakoa → | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | ezezaguna, 1045 | ||||||
Herrialdea | Aragoiko Erresuma Iruñeko Erresuma | ||||||
Heriotza | Huesca, ezezaguna (978/979 urte) | ||||||
Hobiratze lekua | San Juan de la Peña erregearen panteoia | ||||||
Familia | |||||||
Aita | Ramiro I.a Aragoikoa | ||||||
Ama | Ermesenda Foixkoa | ||||||
Ezkontidea(k) | Elisabet Urgellgoa Felizia Roucykoa (1063 (egutegi gregorianoa) - | ||||||
Seme-alabak | |||||||
Haurrideak | ikusi
| ||||||
Leinua | Ximeno etxea Royal house of Aragon (en) | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Hizkuntzak | euskara nafar-aragoiera | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | agintaria | ||||||
Aita Ramiro I.a eta ama Ermesinda Foixkoa zituen[3]. 1063an bere aita hil eta oinordeko bilakatu zen[4]. Lehendabizikoz, ziur asko 1065ean, Elisabet Urgellgoa ezkondu zuen, gero Petri I.a erregea izango zenaren ama.
1064an Armengol III.a aitaginarrebak lagunduta Barbastro musulmanen eskuetatik konkistatu zuen. Urgellgo kondea borrokan hil zen eta hurrengo urtean Zaragozako taifaren erregea zen Al-Muqtadirrek yihad aldarrikatu eta Al-Andalus osoko laguntza jaso zuen hiria berreskuratzeko. Barbastro oso hiri inportantea zen taifarentzat, ipar-ekialdeko barrutiaren hiriburu ez ezik Cinca ibaiaren haranaren giltza ere zelako.
1067 eta 1068 artean, Antso IV.a Nafarroakoa eta Antso II.a Gaztelakoa bere lehengusuekin Hiru Antsoen Gudan hartu zuen parte[5]. Gaztelako Erresumak Bureba eta Errioxa Garaia berreskuratzen ari zen, lehenengo belaunaldian nafarrek lortua. Iruñeko Erresumak Aragoiri laguntza eskatu zuenean, Gaztelak biak menderatu eta Bureba eta Errioxa Garaia ez ezik Araba ere konkistatu zituen. Orduan eta bere aitak egin zuen bezala, Antsok ez zuen errege titulua erabili eta Erresuma finkatu arte ez bere horretan jarraitu zuen.
Horretarako 1068an Antso Erromara joan zen sorberria zen Aragoiko erresuma finkatzeko asmotan. Horretarako Alexandro II.a Aita Santuari basailutza eskaini zion. Harremana finkatzeko Aragoiko Erresumak urtero 600 urrezko marko Aulki Santuari ordaindu behar zizkion. Harreman honetan Alfontso II.atik aurrera Errege-Ikurrean erabilitako urrezko makilak eta gorriak oinarritzen direla esan dute[6][7] 1071tik aurrera, Erromarekin harreman zuzenak zirela eta, pixkanaka-pixkanaka erritu erromatarra sartzen hasi zuen bere lurraldeetan zeuden monasterioetan.
1076an bere lehengusua eta Iruñeko erregea zen Antso IV.a bere anaia Raimundok ehizan zeudela amildegi batetik botata eraila izan zenean, nafarrek, fratrizida batek gobernatuak izan ez zirenak, Antso hautatu zuten errege berri. Horrela erresuma biak lotu zituzten. Hasieran, eraildako erregearen seme nagusia zen Gartzia, Gaztelara ihes egin izan zuena, Alfontso VI.a Gaztelakoak aintzatetsia izan zen. Orduan Antsok Alfontsoren aurka zeuden zenbait noble nafarren laguntza jazo eta errege bilakatu zen. Gaztelako erresumarekin harreman onak mantentzeko Iruñeko Erresuma mendebaldean izandako galerak onartu zituen. Ordutik aurrera Aragoi eta Iruñeko errege izendatzen zuen bere burua.
1078an Zaragoza inguruko zelaiak pikatu, Castellarreko gaztelua eraiki eta taifako erregea petxak ordaintzera behartu zuen. 1083an Grausko gaztelua, Piedratajada eta Ayerbe konkistatu eta birpopulatu zituen.
Ordokiaren konkistak mantentzeko gazteluak eraiki zituen, hasieran anezka zirenak eta gero inguruko lurraldeak babesten zituztenak, horrela Loarre, Obanos, Montearagón, Artaxoa edo Castiliscarkoak, besteen artean, eraiki zituen.
1089an, Monzón hartu zuenean Petri bere semeari eman zion, 1085etik aurrera Ribagortzako kondea zena[8][9].
Gaztelako Erresumarekin harreman onak izateko asmotan, Alfontso VI.a Gaztelakoa Sagrajasko guduan (1086) eta Toledoko defentsan (1090) lagundu zuen. Gainera El Cidekin elkarri laguntzeko ituna sinatu zuen (1092)[10].
1092an Huesca setiatzeari ekin eta Abiego, Labata eta Santa Eulalia la Mayor gotortu zituen.
1094ko ekainaren 4an Huesca setiatzen ari zela gezi-zauri batek hil zuen. Hilotza hasieran Montearagongo monasteriora eta gero, San Juan de la Peña monasteriora eraman zuten.
Aitona Antso III.a Iruñeko erregea |
Amona Antsa Aibarkoa |
Aitona Bernart I.a Foixkoa Foixko kondea |
Amona Gartsenda Bigorrakoa |
Aita Ramiro I.a Aragoiko erregea |
Ama Ermesinda Foixkoa | ||
Antso Ramiritz Aragoi eta Iruñeko erregea |
Antso Ramiritzek bi aldiz ezkondu zen.
Lehenik, 1065 inguruan, Urgellgo kondea zen Armengol III.aren alaba zen Elisabet ezkondu zuten. Seme bakarra izan zuten baina banatu ziren 1071an.
1071 inguruan berriz ezkondu zen Antso V.a Roucyko kondea zen Hilduino IV.aren Felizia alabarekin. Hiru seme izan zituzten:
Batzuek Filipa Tolosakoa ezkondu zuela dioten arren[12] bere heriotzaren agiriek Felizia emaztea zuela diote[13][14][15].
Aiarako leinuaren jatorriari buruzko beste kondairak beste semea zuela dio, Bela edo Belaskito Aiarakoa, Bartzelonako andre batekin gainera. Bertsio alternatiboak Ramiro I.a Aragoikoa aita zela dio. Kondairak ez du oinarri historiko sendorik eta litekeena da Antso Ramirez Viguerakoa eta Bela leinua bere basailuak nahasi izana.
Hona hemen bere garaietako agirietan erabilitako tituluak:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.