From Wikipedia, the free encyclopedia
Arnold Ruge (Bergen auf Rügen, 1802ko irailaren 13a - Brighton, 1880ko abenduaren 31a) alemaniar filosofo eta idazlea izan zen.[1] Ludwig Ruge bere anaia zen.
Arnold Ruge | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Bergen auf Rügen, 1802ko irailaren 13a | ||
Herrialdea | Prusiako Erresuma | ||
Heriotza | Brighton, 1880ko abenduaren 31 (78 urte) | ||
Hobiratze lekua | Brighton | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Heidelbergeko Unibertsitatea Jenako Unibertsitatea University of Halle-Wittenberg (en) | ||
Hizkuntzak | alemana | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | filosofoa, idazlea, itzultzailea, kazetaria, politikaria eta autobiografialaria | ||
Enplegatzailea(k) | University of Halle-Wittenberg (en) | ||
Kidetza | Alte Heidelberger Burschenschaft (mul) | ||
Izengoitia(k) | M. Karlstein, Agnes W. Stein, R. Durangelo eta Dr. Adolph |
Halle, Jena eta Heidelbergeko unibertsitateetan ikasia, 1925ean 14 urteko kartzela zigorra ezarri zioten ikasleen protestetan parte hartzeagatik. 1930ean, Hallen jarri zen bizitzen, eta filosofia irakatsi zuen, nahiz eta, bere jarduera politikoak zirela medio, laster postua kendu zioten.[2] Ezker hegeliarrari eta Alemaniako Gazte Mugimenduari atxikia, Karl Marxen kolaboratzailea ere izan zen, eta elkarrekin argitaratu zuten Deutsch-Französische Jahrbücher aldizkaria. Baina laster bi pentsalariak urrundu ziren. Heinrich Bernhard Oppenheimekin batera Die Reform egunkaria plazaratu zuen itxiarazi izan arte. 1848-1849ko alemaniar iraultzan parte hartu zuen; honen porrota ondoren Ingalaterrara erbesteratu zen eta bertan hilko zen 1880an.[3]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.