Artikutzako urtegia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Artikutza edo Enobieta Nafarroan dagoen urtegi bat zen, izen bereko eremuan kokatutakoa. Nafarroan egon arren, Donostiako Udalaren jabetzakoa da. 1947tik 1953 arte eraiki zuten, 1.550.000 m3-ko edukierarekin, eta egun zaharkitua gelditu da, Añarbekoak ordezkatuta.
Datu azkarrak Mota, Geografia ...
Artikutzako urtegia | |
---|---|
Mota | urtegi |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°12′56″N 1°47′23″W |
Herrialdea | Euskal Herria |
Foru erkidego | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Goizueta |
Eskualde geografiko | Artikutza |
Itxi
Erabili zen bitartean, Arranbide-Txoritokieta izeneko ubidea erabili zuten.
2019an urtegia hustu egin zuten.