From Wikipedia, the free encyclopedia
Ausetanoak[1], Ausetaniak edo Ausetaniarrak[2] (eta latinez, Ausetanii), bi herri iberiar desberdin izendatzeko izen etnikoa da, iturri klasikoek bi herriri eman baitzieten izen hori bera. Horietako herri bat Bartzelona probintziako Osona eskualdean zegoen, hots, Pirinioaurrean, "Auso" hiriko ausetanoak hain zuzen. Besteak, Teruel ingurunean, Ebro bailaran, beraz, alde batetik Osicerdako ausetaniak zeuden eta bestetik ositanoak[3]. Osonako ausetanien lurraldean sortu zen hiri erromatar bat: Ausa (Ptolomeorentzat) edo Auso (epigrafian agertzen den izena), gaur egun Vic hiria dena[4].
Mota | talde etniko historiko |
---|---|
Honen parte | Iberiarrak |
Geografia | |
Jatorria | Osona |
Hedapen mapa | |
Iturri klasikoetako Ausetanii izenaren esanahia "Auso-ko biztanleak' da[5] . Iberieraz, txanponetan auśesken legenda agertzen da, beti ere, iberierazko izenaren forma genitiboan (Noren).
Iberiar garaian, Osonako ausetanien hiriburua Aura, Asua zen, gaur egungo Vic[6]. Ter ibaiaren erdiko eta goiko arroan biltzen ziren, eta bere mugakideak Indigeteak ziren, arro horren behealdea eta bokalean zeudenak.
Euren izena indoeuroparra dela proposatu da, beste hipotesiekin batera. Antonio Tovarrek, adibidez, Ausci etnonimoarekin[7] duen antzekotasuna nabarmendu zuen[8]. Posiblea da zeltikoa izatea, Bergistanoak izena bezala.
Anibalek menderatu zituen Italiarako bidean (K .a. 218), eta ondoren, Katon Zaharrak konkistatu zituen Antzinako Erromarentzat K.a. 195ean.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.