Teruel

From Wikipedia, the free encyclopedia

Teruelmap
Remove ads

Teruel[1] izen bereko probintziako hiriburua, Turia eta Alfambra ibaien bilgunean kokatua.

Datu azkarrak Teruel, Administrazioa ...

2006an 34.240 biztanle zituen eta 438 km²-ko azalera du. Horrenbestez, biztanle gutxien duen Espainiako hiriburua da, baina beste aldetik baita Aragoiko hirugarren udalerririk populatuena ere, Zaragoza eta Huescaren ondoren.

Monumentu nagusiak: gotiko-mudejar estiloko katedrala (XVI. mendea); dorre mudejarrak, San Pedro elizakoa, San Martin elizakoa, San Salvador elizakoa (XIII-XIV); Teruelgo maitaleen mausoleoa; Erdi Aroko gotorlekuen hondakinak; arkeologia museoa; eta apezpiku etxea (XI. mendea).

Merkataritza eta administrazio gune garrantzitsua da, nekazaritza-gaien merkatu garrantzitsua da, eta industria gunea ere badu. (eraikuntzarako gaiak, janari industria, altzarigintza).

Remove ads

Historia

Zeltiberiar hiria da jatorriz Turboleta izenekoa. Erromatarren kolonia ere izan zen ,Túrbula. Fenizioentzat, bestela, Thorbat edo Thorbet.

Musulmanen esku egon zen VIII. eta XII. mendeen artean, 1171. urtean Alfontso II.ak konkistatu zuen arte.

Oso gudu odoltsuak izan ziren bertan 1937 eta 1938 urteetan, Espainiako Gerra Zibilean, Errepublikaren aldekoek erresitentzia handia erakutsi zutenez.

Klima

Informazio gehiago Datu klimatikoak (Teruel), Hila ...
Remove ads

Demografia

Teruelgo biztanleria
1900191019201930194019501960197019811991200120052011
10.79711.93512.01013.58416.17218.74519.72621.63828.22530.78931.06833.23835.288

Ondarea

Thumb
Katedralaren dorrea.

Mudejar artea

Teruel hiriko mudejar multzoa Gizateriaren ondaretzat izendatu zuten 1986an (San Pedro, Salvador, San Martín eta Katedralaren dorreak).

Art Nouveau

Pablo Monguió i Segura arkitekto tarragonarrak proiektatu zuen modernismoa hedatzea hirian, bertan bizi izan baitzen 1897 eta 1923 artean. En El Torico-ko enparantzan aztarnak daude La Madrileña eraikinaren aurrealdean eta Casa Ferrán-en. Casa Bayo, Casa Escriche edo Natalio Ferrán-en etxea, San Francisco kalean, beste adibide batzuk dira.[2]

Remove ads

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads