Pirinioak (eskualdea)
Nafarroa Garaiko eskualdea / From Wikipedia, the free encyclopedia
Pirinioak[lower-alpha 1] Nafarroa Garaiko eskualde bat da, Euskal Herrian kokatuta. Iparekialderago dagoen eskualdea da, Pirinio ibarrak biltzen dituena. Erliebe handiko mendialdea da, antolaketa alpetarragoa duena, eta biztanleak, aldi berean, ibarrak osatzen dituzten herri txikietan antolatzen dira, hau da, Euskal Herriko eskualde honetako berezko antolamendu-irudian.
- Artikulu hau Nafarroa Garaiko eskualdeari buruzkoa da; Iberiar Penintsulako mendilerroa gaitzat duena beste hau da: «Pirinioak»
Datu azkarrak Administrazioa, Herrialdea ...
Pirinioak | |
---|---|
Euskal Herria | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Nafarroa Garaia |
Udalerriak | 30 (lista ikusi) |
Eskualdeburua | Lintzoain (Erroibar) |
Herri handiena | Otsagabia |
Izen ofiziala | Pirinioak (eus.) Pirineo (cas.) |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°54′10″N 1°06′57″W |
Azalera | 1.237,75 km² |
Garaiera | 217-2446 metro |
Distantzia | 32,9 km (Iruñetik) |
Demografia | |
Biztanleria | 4.920 (2022: −12) |
Dentsitatea | 3,97 biztanle/km² |
Datu gehigarriak | |
Sorrera | 2019ko otsailaren 6an |
Itxi
30 udalerrik osatzen dute, eta 2022 urtean 4920 biztanle eta 1237,75 kilometro koadroko azalera zituen; horrek 3,98 biztanle kilometro koadroko biztanleria-dentsitatea sortzen zuen. Pertole dagoen itsas mailaren gaineko 217 metrotik Hiru Erregeen Mahaia mendiaren 2446 metrora arteko altuera du.