Erroibar
Nafarroa Garaiko udalerria eta ibarra / From Wikipedia, the free encyclopedia
Erroibar[3][lower-alpha 1] (erroibarreraz: Erroiberra)[lower-alpha 2] Euskal Herriko udalerri eta ibar bat da, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Zangozako merindadean eta Pirinioak eskualdean dago, Iruñea hiriburutik 32,2 kilometrora. Altuera 575 eta 1458 metro artekoa da, eta 144,28 km²-ko azalera hartzen du. 2023 urtean 812 biztanle zituen.
Erroibar | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
Erro kontzejua, Adimendiaren azpian | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||
Merindadea | Zangoza | ||
Eskualdea | Pirinioak | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroa | ||
Barrutia | Agoitz | ||
Mankomunitatea | Bidausi | ||
Izen ofiziala | Erro | ||
Alkatea (2003-2023) | Enrique Garralda Erro (talde independente) | ||
Posta kodea | 31697 | ||
INE kodea | 31092 | ||
Herritarra | erroibartar, erroiberrar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°57′26″N 1°25′41″W | ||
Azalera | 144,28 km² | ||
Garaiera | 575-1458 metro | ||
Distantzia | 32,2 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 812 (2023: 16) | ||
Dentsitatea | 5,63 biztanle/km² | ||
Zahartzea[1] | % 18,67 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 72,46 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 84,38 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 5,32 (2013) | ||
Euskara | |||
Eremua | eremu euskalduna | ||
Euskaldunak[1][2] | % 21,30 (2018: %-2,66) | ||
Datu gehigarriak | |||
Webgunea | www.erro.eus |
Historian zehar garrantzi handiena izan duen Pirinioetako ibarra da, baina gaur egun bigarren maila batean geratzen da. Iruñea eta Donibane Garazi arteko bidean kokapen estrategikoa du, eta herri txiki sakabanatuak ditu, guztiak ibarraren eskema tradizionalaren arabera eraikiak, kale-herria, fatxada zuridun etxeekin eta harrizko ukituekin, zurezko dekorazioekin. Teilatuak, bi edo lau isurkikoak, nahiko aldapatsuak dira, zonaldean elurte ugari izaten direlako. Ibarraren iparraldea menditsua da, eta Sorogainibar bezalako ibar zabalak eta Kintoa bezalako oihanak ezkutatzen ditu.
Bertako biztanleak erroibartarrak (erroibarreraz: erroiberrarrak) dira. Ibarburua Lintzoain kontzejua da, non udaletxea da. Gainera, Lintzoain Pirinioak eskualdeko eskualdeburua ere bada.