Aventino
From Wikipedia, the free encyclopedia
Aventino muinoa[1][2] (latinez: Aventinus; italieraz: Aventino) Erromako zazpi muinoetako bat da. Toki estrategiko bat izan zen Tiber ibaiaren gaineko merkataritza kontrolean, 1000. urtean erabat gotortua izan zelarik.
Aventino | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 46,6 m |
Mota | muino |
Eponimoa | Aventinus (en) Aventinus of Alba Longa (en) |
Geografia | |
Koordenatuak | 41°53′00″N 12°29′00″E |
Honen parte da | Erromako zazpi muinoak |
Estatu burujabe | Italia |
Eskualdea | Lazio |
Italiako hiri metropolitarra | Erromako hiri metropolitarra |
Hiria | Erroma |
Tradizioaren arabera, patrizio eta plebeioen arteko gatazketako batean, K.a. 494an, plebeioak Aventino muinora erretiratu ziren eta hiri berri bat sortzearekin mehatxatu zuten. Mehatxu honen aurrean, patrizioek, amore eman zuten plebeioen aldarrikapenei dagokionez.
Parekotasunagatik, Aventinar Bereizketa deitu izan zaio, zenbait hilabetez, legelari betebeharrak alde batera utzi zituzten diputatu opositoreen jokaerari, Giacomo Matteottiren hilketagatik protesta bezala, Benito Mussoliniren erregimen faxistaren garaian.
Muinoa, gaur egun, Erromako bizitegi gune bat da, arkitektura aldetik oso aberatsa. Ripa rionean dago.