Aiherran dagoen gaztelua From Wikipedia, the free encyclopedia
Beltzuntze jauregia Aiherran (Nafarroa Beherea) dagoen gaztelua da. Beltzuntze familiak beste bi jauregi ere bazituen, baina uste da hau zela haien egoitza nagusia, nahiz eta askotan erabili zen muga-gaztelu modura eta, zenbait gatazketan, eraikin defentsibo modura.
Beltzuntze jauregia (Aiherra) | |
---|---|
Monumentu historikoa | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Lurraldea | Nafarroa Beherea |
Eskualdea | Arberoa |
Udalerria | Aiherra |
Koordenatuak | 43°22′47″N 1°14′01″W |
Ondarea | |
Mérimée ID | PA00084558 |
1450eko martxoaren 18an [1] Beltzuntze jauregian sinaturiko bake itunaren ondorioz, Lapurdi Frantziako erresumaren menpe geratu zen, eta herrialdean ingelesen eraginari amaiera eman zitzaion. Egun hartan, ordezkari lapurtarrek euren menekotasuna onartu zuten eta urrezko 2000 ezkutu ordaindu ostean –hamar bahituren atxikitzearen bidez bermaturik– euren pribilegioak mantendu ahal izan zituzten.
1992ko abuztuaren 12tik monumentu historiko izendapena du.[2]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.