From Wikipedia, the free encyclopedia
Bertizko jaurerria Nafarroa Garaiko iparraldean dagoen lur-eremu bat da, antzina jaurerri izana, eta gaur egun natura parkea dena. Bertiztar familia noblearen jabetza izan zen Erdi Arotik (gutxienez XIV. mendetik) XIX. mende arte. Izan ere, 1898an Pedro Ziga Maio eta Dorotea Fernandez iruindar senar-emazteek erosi zuten, eta hainbat berriztatze eta egokitze lan egin zituzten, garai hartako Art Nouveau estiloari jarraituz. Azkenik, 1949an, lekua Nafarroako Foru Aldundiaren esku utzi zuen hiltzean bikoteak, eta 1984an erakunde publikoek natura-parke izendatu zuten.
Bertizko jaurerria | |
---|---|
II. maila: parke nazional | |
Datu orokorrak | |
Mota | natura-parke, kontserbazio bereziko eremu, naturagune babestua eta parke natural |
Azalera | 2.052,3253 ha |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°09′12″N 1°36′52″W |
Herrialdea | Euskal Herria |
Foru erkidego | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Bertizarana |
Natura parkearen barruan lorategi botanikoa dago.
2.040 hektarea ditu parkeak, eta Bertizaranako udalerriaren zati handi bat hartzen du. Bertako zuhaitzek oihan zabalak osatzen dituzte, eta pagoak dira nagusi, haritz eta haltzekin batera. Animaliei dagokienez, orkatz, basurde eta orein ugari bizi dira ingurune hartan.
Pagadi, txilardi eta iralekuetan basurdeak, oreinak, orkatzak eta basakatuak ere bizi dira. Erreketako ur fresko eta garbietan, berriz, desman piriniotarra, hau da, ugaztun txiki intsektujalea. Erreka bazterretan, Soldanellavillosa hazten da, hots, lurrari begira dauden lore moreetako landarea.[1]
Abeltzaintza mendeetan izan da Bertizko aprobetxamendu nagusietako bat, baina bestelakoak ere izan dira: zura, ehiza, arrantza, eta egur-ikatza nahiz karea edo kisua egitea, kareharriak erabiliz.[1]
Sarreran berean, Libanoko zedro handi batek ematen dio ongietorria jendeari; monumentu natural izendatua dago. Naturaren Interpretazio Zentroa lorategi barneko Tenientetxea baserrian dago kokatua, Nafarroa osoko ekipamendurik osoenaz dago hornitua, erabilera publikoari, sentsibilizazioari eta ingurumeneko hezkuntzari dagokienez.[1]
Ziga-Fernandez senar-emazteek hainbat gauza eraikiarazi zituzten, besteak beste: antzinako jaurerria berregin zuten, gaur egun Baztan ibaiaren gainetik doan sarbidea eta zubia egin zuten, eta gaur egungo lorategian iturriak, urmaelak, pergolak, otorduetarako estalpeak, behatoki bat eta basilika bat eraiki zituzten. Gerora, 11 kilometroko pista egin zuten Aizkolegiko gailurreraino, eta han jauregi modernista bat eraiki zuten, gaur egun ondo ez dagoena.[2]
Milaka bisitari bisitatzen dituzte urtero lorategi historiko-artistikoa eta Parke Naturala. Parkea ezagutzeko 6 bidexka daude seinaleztatuta
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.