bronkioloen eta birika-albeoloen hantura larria From Wikipedia, the free encyclopedia
Bronkopneumonia bronkioen eta albeolo ehunen aldi bereko hantura larria da.
Bi bronkopneumonia mota daude: bronkopneumonia arrunta bata, eta bronkopneumonia tuberkulosoa bestea. Bronkio eta albeolo ehunetan sortzen diren handigunetxoek ematen duten eritasuna bronkopneumonia arrunta da. Oso eritasun arrunta da, sulfamidak eta penizilina asmatu bitartean jende sail handia hiltzen zuena. Pneumokoko, estafilokoko, estreptokoko eta beste hainbat mikrobiok eragiten du gaixotasun hori, hotzaldi bat, gripe bat edo txarranpina harrapatu delako, askotan. Erremedioak alborengoarentzakoen antzekoak dira: gela zabal, aire hezedunetan egon, gehienbat edari elikagaiak baina indargarriak eta aipatu diren sendagaiak hartzea.
Bronkopneumonia tuberkulosoa edo berezia, mikrobioen bidez harrapatzen da. Handiguneez gainera biriketako ehunak urratu eta andeatzea ere gertatzen da kasu horretan; Koch baziloaren pozoiak eragiten du gaiztotze hori. Azkar zabaltzen da, handiguneak pilatuz joaten dira eta biriketan zuloak agertzeraino iritsi daiteke. Erremedioak: elikagai indargarriak, rifanpizina, estreptomizina, etab.
Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.