![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/4/4d/BrucellaMelitensis.jpg/640px-BrucellaMelitensis.jpg&w=640&q=50)
Brucella
From Wikipedia, the free encyclopedia
Brucella generoa bakterio Gram negatiboz osatuta dago, bazilo txikiak direnak (kokobaziloak). Aerobioak dira eta ez dira mugikorrak. Ez dute esporarik sortzen.
Datu azkarrak Brucella, Sailkapen zientifikoa ...
Brucella | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Pseudomonadati |
Filuma | Pseudomonadota |
Klasea | Alphaproteobacteria |
Ordena | Hyphomicrobiales |
Familia | Brucellaceae |
Generoa | Brucella [[|]] |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | brucellin (en) ![]() |
Gaixotasuna | Bruzelosia |
Gram tindaketa | bakterio gram-negatibo |
Itxi
Genero honetan 7 espezie daude, denak animalien parasitoak. Espezie bakoitzak gordeleku desberdina du:
- Brucella melitensis-ek ahuntzak eta ardiak infektatzen ditu.
- B. abortus-ek behiak infektatzen ditu.
- B. suis-ek txerriak
- B. ovis-ek ardiak
- B. canis-ek txakurrak
- B. marinus-ek itsasoko ugaztunak
- B. neotamae
Espezie hauetatik lau patogenoak dira gizakiarentzat: B. melitensis, B. abortus, B. suis eta B. canis. Espezie hauek eragiten duten gaitza bruzelosia da, gizakiak animalietatik harrapatzen duena (zoonosi bat izanik, beraz).
Brucella-ren ezaugarri biokimiko nagusiak honako hauek dira:
- aerobio hertsiak: (O/H: +/-)
- oxidasa (+)
- katalasa (+)
- nitratoak erreduzitzen dituzte
- urearen hidrolisia (+) (ureasa dute).
Laborategiko hazkuntza-inguruetan Brucella-k hazkuntza motela du. Horregatik, lagin klinikoek inkubazio epea ohi baino luzeago behar dute.
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Brucella ![]() |