Gizakia kutsa dezaketen animalia-gaixotasunen izen generikoa. / From Wikipedia, the free encyclopedia
Zoonosi (grezieratik ζῷον, zoon, animalia, + νόσος, nosos, gaitza[1]) animalietatik (batez ere ornodunetatik) pertsonetara transmititzen diren gaixotasunei deitzen zaie. Hainbat gaixotasun, hala nola ebola, salmonelosia edo gripea, zoonosiak dira. Zoonosien eragileak bakterioak, birusak eta bizkarroiak dira, animaliak kutsatzen dituztenak. Munduan ezagutzen diren 1415 giza patogenoetatik %61 zoonotikoak dira[2] eta %70 baino gehiagoren jatorria animalia basatietan du[3]. Horrela, lotura zuzena dute albaitaritzarekin[4][5].
Zentzu hertsian, malaria edo dengea bezalako gaixotasunak ez lirateke zoonosiak izango irizpide mugatua erabiltzen bada (animalia ornodunetik gizakiengana transmititzen den gaixotasuna), baina, oro har, zoonositzat jotzen dira, animalia ez-gizakiek transmititzen dituzten patologiak baitira.
Animaliek gizakia kutsatzen dute bi bide hauen bitartez: