From Wikipedia, the free encyclopedia
Bruno Bauer (Eisenberg, Alemania, 1809ko irailaren 6a - Rixdorf, Alemania, 1882ko apirilaren 13a) kritikaria eta filosofoa izan zen. Hegelen jarraitzaile ezkertiarra izan zen; bere lehen lanetan filosofia eta teologia adostu nahi izan zituen, baina kristautasun oro errotik ukatzera jo zuen berehala: San Joanen Ebanjelioko egintzen kritika (1840), Sinoptikoen historia ebanjelikoaren kritika (1841), Ebanjelioen kritika eta beraien jatorriaren historia (1851). Politikaz eta historiaz ere arduratu zen, eta lan ugari argitaratu zuen gai horiei buruz; horiek izan ziren Marx eta Engelsen kritikagai Familia Santua(1845) izenburuko liburuan.
Bruno Bauer | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Eisenberg (en) , 1809ko irailaren 6a |
Herrialdea | Saxonia-Altenburgoko Dukerria |
Heriotza | Neukölln, 1882ko apirilaren 15a (72 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | ezkongabea |
Hezkuntza | |
Heziketa | Berlingo Humboldt Unibertsitatea Friedrich-Wilhelms-Gymnasium (en) |
Hizkuntzak | alemana |
Irakaslea(k) | Philip Marheineke (en) Ernst Wilhelm Hengstenberg (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | filosofoa, teologoa eta idazlea |
Enplegatzailea(k) | Bonngo Unibertsitatea |
Mugimendua | ateismoa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bruno Bauer |
Artikulu hau Alemaniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.