memoriaz ikasi, behin eta berriro errepikatuz From Wikipedia, the free encyclopedia
Buruz ikasi esaten zaio batez ere errepikapenaren bidez informazioa memorian finkatze prozesuari. Informazioa memorian finkatzeko hainbat teknika daude, oinarrizkoena errepikapena erabiltzea da.
Erretorikaren oinarrietako bat da memoria.
Mnemoteknia edo latinez «ars memoriae», «ars memorativa», buruz ikasteko eta gogoratzeko tekniken, sistemen, trikimailuen bilduma da. Azkarrago ikasteko eta hobeto gogoratzeko erabiltzen diren teknikak edo trikimailuak asko dira. Mnemotekniaren oinarria zera da, gogoratzeko zaila[1] den kontu bat errazago gogoratuko den beste zerbaitekin lotu egiten da, horrela memoriari laguntzeko.
Adibidez euskarazko herskariak zeintzuk diren gogoratzeko bodega eta petaka hitzak erabili ohi dira.
Buruz ikasi nahi dena behin eta berriro errepikatzea da teknikarik oinarrizkoena.
Hitz zerrenda labur bat gogoratzeko hitzen letra gako batzuekin hitz berri bat edo esaldi bat osatu egiten da. Sortutako hitz edo esaldi hori ikasiz hitz zerrenda osoa gogoratuko da.
Irudimenezko palazioa ere deitu izan zaio teknika honi[2]. Jauregi edo gaztelu bat irudikatzen da eta geletan gogoratzen lagunduko digun irudi esanguratsu batzuk imajinatzen dira.
Txartelaren alde batean buruz ikasi nahi dena eta bestean definizioak, azalpenak, deskripzioak, irudiak. Buruz ikasitakoak baztertu eta pixkanaka-pixkanaka gero eta txartel gutxiago ikasteko.
Informazioa blokeka antolatzen dugu eta bloke bakoitzari irudi edo hitz bat lotzen diogu. Irudi edo hitz segida hori buruz ikasiz gero, lagungarri.
Informazioa multzokatu edo zatitu egiten da[3]. Telefono zenbaki bat, matrikula bat, esaterako, ez dugu bere osotasunean ikasiko. Zenbakiak, letrak, bikoteka, hirukoteka multzokatu eta ikasi ohi ditugu.
Errazago gogoratzen dugu testu bat doinu bati lotuta eta errimen laguntzari esker. Horrela ikasten zituzten, buruz, Erdi Aroko koblakariek ehunka, milaka bertso. Horrela transmititu dira, besteak beste euskal baladak. Pastoraletako aktoreek ere errazago ikasten dituzte euren testuak doinu eta errimen laguntzaz. Poemak errazago ikasten dira buruz doinua eta guzti.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.