CC0 lizentzia
egile-eskubideak dituen lan bat jabari publikoan liberatzen duen dokumentu juridikoa From Wikipedia, the free encyclopedia
egile-eskubideak dituen lan bat jabari publikoan liberatzen duen dokumentu juridikoa From Wikipedia, the free encyclopedia
CC0 lizentzia (Creative Commons Zero) Creative Commons-en lizentzia libreetako bat da, eta egile-eskubideen titularrari lege aplikagarrien arabera ahalik eta eskubide gehieni uko egiteko aukera ematen dio, bere lana jabari publikoaren ezaugarrietatik ahalik eta hurbilen egon dadin.
CC0 lizentzia edukia eskuragarri jartzen duten eskubide guztiei aplikatzen zaie. Baimena ematen dio pertsona orori bere lanak libreki berrerabiltzeko, hobetzeko, aldatzeko, edozein dela ere helburua eta inolako eskubide-murrizketarik gabe, legeak ezarritakoak izan ezik.
CC0 lizentzia 2009ko martxoaren 11n plazaratu zuen ofizialki Creative Commons erakundeak.
Zuzenbide nazional askok, besteak beste Frantziakoak, ez diote uzten autore bati lan bat jabari publikoan uzten legeak eskatzen dituen arrazoiengatik ez bada, eta ez soilik egileak nahi badu.
CC0 lizentziak egileei egile-eskubide guztiak lagatzeko aukera ematen die, legeak ezarritako mugen barruan. Jurisdikzio guztiei aplikatzen zaie, eta kode ireki edo kode libreko beste lizentzia batzuen antzekoa da, hala nola BSD lizentziarena. Herrialde batzuetan ezinezkoa denez egile-eskubideak erabat bertan behera uztea, lizentzia honen helburua da jabari publikoan laguntzeko bitartekorik osoena eskaintzea, herrialdea edozein izanda ere.
CC0 1.0 lizentzia-kontratua hainbat hizkuntzatara itzuli da, euskara barne.[1]
Creative Commons-eko beste lizentzia batzuek eta GNU GPL edo BSD lizentziek ez bezala, ez dago obraren gaineko murrizketa gehigarririk: adibidez, ez dago autorea aipatzeko beharrik (herrialdeko legeak hala eskatzen ez badu, adibidez, Frantzian) edo obra lizentzia beraren pean birbanatzeko edo aldatzeko beharrik.[2]
CC0 lizentzia ez da erabili behar aurretik funts komunean (jabari publikoan) dauden lanetarako. Hala ere, horrelakorik dauzkaten datu-baseetarako erabil daiteke.
Gainera, lanaren eskubideak norberak dituenean bakarrik erabil daiteke, edo hirugarren baten izenean jarduteko behar adinako ordezkaritza duenean.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.