Real Club Celta de Vigo 1923an sortutako Vigoko (Pontevedra, Galizia) futbol taldea da, lehen mailan jokatzen duena. Titulurik irabazi ez badu ere Lehen mailan denboraldi gehien egin duen 11. taldea da.

Datu azkarrak Datuak, Mota ...
Real Club Celta de Vigo
Thumb
Q129338066 Itzuli
Datuak
Motafutbol-kluba eta kirol talde profesionala
HerrialdeaEspainia
LigaEspainiako futbol ligako lehen maila
EstadioaBalaídos estadioa: Vigo
42.21186°N 8.74033°W / 42.21186; -8.74033
 29.000
Agintea
EntrenatzaileaClaudio Giráldez González (en) Itzuli
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1923ko abuztuaren 23a
Koloreak         
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Thumb
Thumb
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Thumb
Thumb
 
Kanpokoa
webgune ofiziala
Facebook: rccelta Twitter: rccelta Instagram: rccelta Youtube: UCCJLVZYqRb_85b2Flpg04cg TikTok: rccelta Edit the value on Wikidata
Itxi
Thumb
2009ko taldea.

Historia

Sorrera eta lehenengo urteak

XX mendearen hasieran hasi ziren futbol taldeak sortzen Galizian. Kaietan zeuden itsasontzi britainiarretako langileak jokatzen zituzten futbol partiduek piztu zuten kirolarekiko grina eta Vigon bi talde osatu ziren: Real Vigo Sporting Club eta Real Club Fortuna de Vigo. 1906tik hasita bi talde hauek irabazi zituzten eskualdeko txapelketak. 1908an Vigo Sporting bera Kopako finalera iritsi zen baina Real Madrilek 2-1 irabazi zion.

1923an biek bat egitea erabaki zuten beren indarrak batu eta Estatuko txapelketetara salto egiteko eta horrela sortu zen Real Club Celta de Vigo.

1928an Liga osatu zenean Lehen mailan aritzea tokatzen zitzaion baina A Coruñako Deportivok kontra egindako presioagatik bigarren mailan kokatua izan zen. Harturiko hasarrearen ondorioz Ligatik atera zen eta ez zen 1935 arte itzuli. Ordutik dator Celtakoen Deportivorekiko ezin ikusia.

Lehen mailako taldea

Thumb
2012ko galiziarren arteko derbia, Deportivoren aurka.

Gerra Zibila bukatu zenean lehen mailara igo zen eta 20 urtez bertan mantendu zen. Emaitzarik onena 1948ko laugarren postua izan zuen. Urte hartan Kopako finala ere jokatu zuen Sevillaren aurka galdu zuena. 1958an ordea jeitsi egin zen eta 10 urte egin zituen bigarren mailan.

1969an berriz igo zen lehen mailara eta 1971ean lorturiko seigarren postuak UEFAn jokatzeko aukera eman zion. 80. hamarkadan gora eta behera ibili zen baina 1993an talde berri batekin indartsu sartu zen Ligan. 1994ean eta 2001ean Kopa finaletara iritsi zen baina bietan Zaragozak irabazi zion. Tartean 1994-95 denboraldia bukatzerakoan elkarte anonimoaren abalak garaiz ez aurkeztu izanagatik federazioak Celta eta Sevilla Bigarren B mailara jeitsiarazi zituen. Manifestazio handiak izan ziren hiri bietan eta azkenean federazioak atzera egin eta 22 ekipotako Liga osatu zen, bi urte iraun zuena.

EuroCelta

2000 urtean UEFA Intertoto Kopa irabaztea lortu zuen. 2002-03 urtean bere Ligako sailkapenik onena errepikatu zuen, laugarren postua, eta horrek UEFAko Txapeldunen Ligan jokatzeko aukera eman zion. Miguel Anjel Lotina zen entrenatzailea garai honetan.

Bitxikeria bezala aipatzekoa da Celta izan dela lehenengo taldea Estatu Espainiarrean partidu batean 11 jokalari atzerritar batera jokatzen izan dituena.

Azken urteak

2004 urtean bigarren mailara jeitsi zen. Urtebete behean egin ondoren berriz lehenengo mailara igo eta seigarren postuan bukatu zuen, berriz ere Europara itzuliz. Hala ere hurrengo urtea makala izan zuen oso eta 18. bukatu ondoren maila galdu zuen. Bost urte jarraian bigarren mailan egon ondoren 2012-13 denboralditik aurrera lehen mailan ari da, Europako postuetatik gertu baina saria lortu gabe. 2015-16an seigarren postua eskuratu zuen azkenean eta Europara itzuli zen. 2016-17an denboraldi bikaina egin zuen Europa Leaguen final erdietara iritsi baitzen, baina Manchester United taldeak garaitu zuen. Europa hobetsita Ligan makalago ibili zen, Kopan ordea final erdietara iritsi zen baina Alavések utzi zuen finaletik kanpo. 2017-18an urte apala izan du eta 13. postuan amaitu du. 2018-19 denboraldian jaitsiera postuetatik gertu ibili zen eta hiru entrenatzaile izan ondoren azken jardunaldian salbatu zen. Hurrengo denboraldian ere pattal ibili zen eta azken partidararte ez zuen mantentza lortu. 2020-21 denboraldian 8.a izan zen Ligan eta hurrengoetan gertuago egon da azken postuetatik erdialdetik baino. Hala ere arazorik gabe mantendu da.

Armarria

Celtaren armarrian Bi "C" letra daude (Club Celta), koroa bat (Real) eta Santiagoen gurutzea. Gurutze hau nork eraman erabakitzeko Celta eta Deportivoren artean partida bat jokatu zen eta Celtak irabazi zuen.

Uniformea

Taldearen fundatzaileetako bat zen Juan Baliño Ledok proposatu zuen urdin argia erabiltzea, hala ere lehenengo urteetan elastiko gorria eta galtza beltzak erabili zituen Celtak.

1928an Liga hasterakoan Celtak kolore urdin argia hartu zuen eta galtza beltzen ordez zuriak jantzi zituen Galiziako bandera irudikatzeko. Ordutik aurrera hau izan da taldearen janzkera ofiziala.

Historikoa

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Thumb
Thumb
 
Vigo Foot-Ball 1905
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Thumb
Thumb
 
Vigo Sporting 1913-1923
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Thumb
Thumb
 
Fortuna 1905-1923
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Thumb
Thumb
 
Celta 1923-1927
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Thumb
Thumb
 
Celta
1933
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Thumb
Thumb
 
Celta
1965-etik

Azken urteak

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Thumb
Thumb
 
2018-2019
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Thumb
Thumb
 
2019-2020
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Thumb
Thumb
 
2020-2021
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Thumb
Thumb
 
2021-2022
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Thumb
Thumb
 
2022-2023
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Thumb
Thumb
 
2023-2024

Datuak

2023-24 barne:

  • Denboraldiak 1. mailan: 58
  • Denboraldiak 2. mailan: 32
  • Denboraldiak 2. B mailan: 1
  • Denboraldiak 3. mailan: 1
  • Ligako posturik onena: 4.a Lehen mailan (1947-48 eta 2002-03)

2023/2024 Taldea

2023ko irailaren 3an eguneratua.

Informazio gehiago Zbk., Postua ...
Zbk. Postua Jokalaria
1 Argentina ATE Agustín Marchesín
2 Suedia ATZ Carl Starfelt
3 Katalunia ATZ Óscar Mingueza
4 Euskal Herria ATZ Unai Nuñez (Athleticetik utzita)
5 Peru ERD Renato Tapia
6 Espainia ERD Carlos Dotor
7 Katalunia AUR Carles Pérez
8 Espainia ERD Fran Beltrán
9 Portugal AUR Gonçalo Paciência
10 Galizia AUR Iago Aspas (kapitaina)
11 Argentina ERD Franco Cervi
12 Grezia AUR Anastasios Douvikas
13 Galizia ATE Iván Villar
Zbk. Postua Jokalaria
14 Ameriketako Estatu Batuak ERD Luca de la Torre
15 Ghana ATZ Joseph Aidoo
16 Espainia ERD Miguel Baeza
17 Boli Kosta AUR Jonathan Bamba
18 Norvegia AUR Jörgen Strand Larsen
19 Suedia ERD Williot Swedberg
20 Galizia ATZ Kevin Vázquez
23 Espainia ATZ Manu Sánchez
28 Galizia ATZ Carlos Domínguez
29 Galizia AUR Miguel Rodríguez
30 Galizia ERD Hugo Sotelo
- Katalunia ATE Vicente Guaita
- Bosnia-Herzegovina ATZ Mihailo Ristic
Itxi

Utzitako jokalariak

Informazio gehiago Zbk., Postua ...
Zbk. Postua Jokalaria
- Galizia ATZ Sergio Carreira (Elxen utzita 2024ko ekainaren 30 arte)
- Euskal Herria AUR Julen Lobete (Andorran utzita 2024ko ekainaren 30 arte)
- Galizia ATZ José Fontán (Cartagenan utzita 2024ko ekainaren 30 arte)
Itxi

Irabazitako txapelketak

Espainiako txapelketak: 0

Nazioarteko txapelketak: 1

  • Europa League: 0
    • finalerdiak 2016-17 denboraldian.
  • Intertoto Kopa: 1
    • 2000

Galiziako txapelketak: 7

Lagunartekoak

1999

2001

Azken urteetako ibilbidea

Informazio gehiago Urtea, Espainiako Liga ...
UrteaEspainiako LigaErrege KopaEuropa
1999-20007.a1/81/4 (Europa League)
1.a (Intertoto)
2000-016.aFinalerdiak1/4 (Europa League)
2001-025.a2. itzulia2. itzulia (Europa League)
2002-034.a2. itzulia1/32 (Europa League)
2003-0419.a (jeitsi)1/41/16 (Europa League)
2004-052.a (2. mailan)2. itzulia
2005-066.a1/16
2006-0718.a (jeitsi)1/41/16 (Europa League)
2007-0816.a (2. mailan)2. itzulia
2008-0917.a (2. mailan)1/32
2009-1012.a (2. mailan)1/4
2010-116.a (2. mailan)2. itzulia
2011-122.a (2. mailan)1/32
2012-1316.a1/16
2013-149.a1/32
2014-158.a1/16
2015-166.aFinalerdiak
2016-1713.aFinalerdiakFinalerdiak (Europa League)
2017-1813.a1/8
2018-1917.a1/16
2019-2017.a1/16
2020-218.a2. itzulia
2021-2211.a1/16
2022-2313.a1/16
2023-2413.a1/4
Itxi

Jokalariak

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.