kakalardo espeeziea From Wikipedia, the free encyclopedia
Cetonia aurata Scarabaeidae familiako kakalardoa da. Europa erdialdean eta hegoaldean bizi da, baita Euskal Herrian ere[1].
Cetonia aurata | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Coleoptera |
Familia | Scarabaeidae |
Leinua | Cetoniini |
Generoa | Cetonia |
Espeziea | Cetonia aurata Linnaeus, 1758 |
Tamaina ertaineko kakalardoa da, 15-20 mm artean neurtzen dituena. Erraz identifikatzen da kolore berde iluna baitu, distira metaliko urdinxka duena. Batzuetan kobre kolorekoa edo urdin-more iluna ere izan daiteke. Gorputz nahiko zapala du eta elitroen amaiera zuzena da. Elitro bien artean "V" itxurako eskuteloa du. Gorputzarekin alderatuta burua txikia da eta bi antena nabarmenen muturrean orrazien antzeko egitura du. Animaliaren azpialdea kobre kolorezkoa da eta oso iletsua da[2].
Beldarrek gorputz zimurra eta iletsua dute, "C" itxurakoa. Hiru hanka pare txiki dituzte eta burua kertinizaturik dute[2].
Hegaldi azkarra eta zaratasua du[2].
Europa erdialdean eta hegoaldean aurkitzen da, Britainia Handiaren hegoalderaino[3]. Ingelesez rose chafer esaten zaie, izan ere landare apaingarriak dauden lorategietan, bereziki arrosak daudenetan, izurritea izatera iristen direlako.
Orokorrean udaberrian agertzen dira helduak eta usteltzen ari den materia organikoan jartzen ditu emeak arrautzak, konpostean, simaurrean edo egur usteletan. Arrautzak ipini ondoren hil egiten da.
Beldarrak inguruko materia horretaz elikatzen dira eta azkar hazten dira eta udazkenerako bi muda jasaten dituzte. Bi urteko zikloa osatzen dute. Hurrengo ekaina eta uztaila artean pupa eratzen dute.
Helduak landareetako nektarraz, polenaz, loreetaz, kimuetaz, hostioetaz eta fruituetaz elikatzen dira.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.