![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/a/a2/Common_Voice_home_page_04-2021.png/640px-Common_Voice_home_page_04-2021.png&w=640&q=50)
Common Voice
From Wikipedia, the free encyclopedia
Common Voice crowdsourcing proiektu bat da (lankidetza-proiektua), Mozillak abiarazia, ahots-grabaziozko datu-base libre bat sortzeko, hainbat hizkuntzatan, eta hizketa ezagutzeko softwareetan erabili ahal da modu librean.[1] Boluntarioek mikrofono batekin grabatzen dituzte esaldiak, eta grabazioak beste erabiltzaile batzuek berrikusten dituzte. Transkribatutako esaldiak ahotsezko datu-base batean jasotzen dira, jabari publikozko lizentziapean.[2][3] Lizentzia horrek ziurtatzen du edozein garatzailek datu-basea erabil dezakeela ahotsetik testurako aplikazioetarako, mugarik edo kosturik gabe.
![]() | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 2017 |
Kultura | Mozilla Fundazioa |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | eleaniztuna |
Sarrera gailua | ukimen-pantaila |
Egile-eskubideak | copyright, egile-eskubideen titularrak jabari publikoari eskainia |
Lizentzia | CC0 |
commonvoice.mozilla.org |
Common Voice proiektua jakintza libreen ikuspuntutik Amazon-en Eco, Siri edo Google Assistant bezalako enpresa handien ahots-asistenteetarako alternatiba libre bat sortzen laguntzeko. Korporazio handiek erabiltzen dituzten datu gehienak ez daude jende gehienaren eskura. Horrek berrikuntza itotzen duela ikusita, Common Voice proiektuak ahotsaren ezagutza guztiei irekita uzten die. Edonork lagundu dezake bere ahotsa utziz ahots datu-base ireki bat eraikitzen laguntzeko, eta horrekin gailuetarako eta weberako app berritzaileak sortzen laguntzeko, proposatutako esaldi batzuk benetako hiztun batek nola hitz egiten duen makinei irakasteko. Bestalde, beste laguntzaileen lanaren kalitatea egiaztatzen ere lagundu dezake edonork.[1]
Common Voice datuez gain, kode irekiko ahotsa ezagutzeko Deep Speech motorra ere ari dira eraikitzen.[4]