Arte, literatura, zinema eta bideojokoetan ohiko gaia, salbatua behar duen andrearena From Wikipedia, the free encyclopedia
Damatxoa arriskuan munduko arte, literatura, zinematografia eta bideo-jokoetako gai klasikoa da. Bilau batek edo munstro batek estutzen duen emakume gazte, ezkontza-adineko eta eder bat izaten da, eta heroi bat behar izaten du erreskatatzeko. Pertsonaia tipo bihurtu da, melodrametan bereziki.
«Damatxo» terminoak, gaur egun oso gutxi erabiltzen den arkaismoa da, antzinako efektu bat lortzeko edo oraingoa bezalako adierazpenetan izan ezik. Arketipoaren jatorria Erdi Aroko zaldun ibiltarien kantu eta istorioetan agertu zen, emakume hauen erreskatea euren izateko arrazoiaren funtsezko zatitzat hartzen baitzuten.
Damatxo horien babesgabetasunak, batzuetan zuhurtziagabe izatetik edota bere inkonpetentziagatik hor daudenak, eta berenganatuko dituen norbaiten beharrak, estereotipoa kritika feministen jomuga bihurtu dute.[1]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.