arkeologo britainiarra eta Cambrigeko Unibertsitateko lehen emakume katedraduna From Wikipedia, the free encyclopedia
Dorothy Annie Elizabeth Garrod (Londres, 1892ko maiatzaren 5a - Cambridge, 1968ko abenduaren 18a), britainiar arkeologoa, Paleolito Aroan aditua izan zen.
Dorothy Garrod | |||||
---|---|---|---|---|---|
1938 - 1952 ← Ellis Minns (en) - Grahame Clark →
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Londres, 1892ko maiatzaren 5a | ||||
Herrialdea | Erresuma Batua | ||||
Heriotza | Cambridge, 1968ko abenduaren 18a (76 urte) | ||||
Heriotza modua | berezko heriotza: istripu zerebrobaskularra | ||||
Familia | |||||
Aita | Archibald Garrod | ||||
Ama | Laura Elizabeth Smith | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Newnham College (en) Pitt Rivers Museoa | ||||
Hizkuntzak | ingelesa | ||||
Irakaslea(k) | Isabel Fry (en) Robert Ranulph Marett (en) | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | antropologoa, arkeologoa, historiaurrelaria, unibertsitateko irakaslea eta Catholic Women's League (en) | ||||
Enplegatzailea(k) | Cambridgeko Unibertsitatea | ||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Influentziak | Robert Ranulph Marett (en) eta Henri Breuil | ||||
Kidetza | Britainiar Akademia | ||||
Zerbitzu militarra | |||||
Adar militarra | Royal Air Force | ||||
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra Lehen Mundu Gerra | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | erromatar katolikoa Erromatar Eliza Katolikoa | ||||
1921ean Arkeologia gradua egin zuen eta doktorego tesia irakurri zuen Oxfordeko Unibertsitatean 1924an. Cambridgeko Unibertsitatean katedra bat izan zuen lehen emakumea izan zen.[1]
Indusketa garrantzitsuak egin zituen Gibraltarreko, Ingalaterra hegoaldeko, Frantziako, Palestinako, Kurdistango eta Bulgariako aztarnategietan.
Hainbat arkeologo garrantzitsurekin lan egin zuen, hala nola Henri Breuil,[2] eta Nina Layard, arkeologo britaniarra (hiru dimentsiotako erregistro teknikak erabiltzen lehena izan zena).[3]
Neandertalen aztarnak topatu zituen Gibraltarreko Devil's Tower haitzuloan eta 1928an Kurdistan hegoaldera egindako arkeologia espedizio baten buru joan zen.[4]
1929 eta 1934 artean Karmelo mendian (Israel) indusketak egin zituen, Dorothea Bate paleontologoarekin. Egindako lanek erakutsi zuten Behe Paleolito Arotik hasita, Erdi Paleolito Aroan eta Epipaleolitoan bizi izan zirela Kebara edo Shuqba moduko haitzuloetan (Francis Turville-Petre arkeologoarekin lan egin zuen bertan). Bere lanei esker hobeto ulertzen da Historiaurrean lurralde hartan nola izan zen okupazio sekuentzia, eta kultura berriei izenak eman zizkien: Mesolito Aroko natufiar kultura, esate baterako, Zisjordaniako Uadi-en-Natufeko lurraldeko aztarnategien izenetik hartuta (kronologia K.a. 11.140-10.800 eta 8.300-7.845 artekoa daukana, gutxi gorabehera), non zerealen erabilera eta ogia dokumentatu zituen.[2][5]
Beste termino berriak ere sortu eta definitu zituen, Châtelperron aldia, Gravette aldia eta Creswell aldia.[2] Berak sortutako marko kronologikoa ezinbestekoa izan da Ekialde Hurbileko lurralde horien Historiaurrea ulertzeko. Indusketatan lan egiteko, aztarnategien inguruko herrixketako emakumeak kontratatzen zituen ia bakar-bakarrik.
1949an, Suzanne de Saint-Mathurinekin batera, Angles-sur-l'Anglin (Vienne) herriko baxuerliebeak aurkitu zituen.
1939 eta 1952 artean Arkeologia irakaslea izan zen Cambridge Unibertsitatean, Bigarren Mundu Gerrako tartean izan ezik (Errege Aire Armadaren emakume indar laguntzaileetan aritu zen).
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.