From Wikipedia, the free encyclopedia
Dueroko Erribera edo Ribera del Duero[1] eskualdea Duero ibaiaren arroan kokatzen da, Burgosko probintziaren (Gaztela eta Leon) hegoaldean, Aranda de Dueroko barruti judizialean. Esgueva ibarra Dueroko Erriberako azpieskualde bat da.
Dueroko Erribera eskualdea Ribera del Duero eskualdea | |
---|---|
Herrialdea | Espainia |
Autonomia erkidegoa | Gaztela eta Leon |
Probintzia | Burgos |
Duero ibaiak uzten duen paisaia laua da batik bat, altuera mailan alde handiegirik agerian utzi barik. Paisaiak kareharriz eta hareharriz osatutako eremuez, landazabalen hondar-lurrez eta ibaiertzetako lokatz buztintsuez osatuta daude.
Hauek dira Dueroko Erriberatik igarotzen diren ibaiak:
Dueroko Erriberan nekazaritza da sektorerik garrantzitsuena. Gehienbat zerealak, erremolatxak eta mahatsondoak lantzen dira. Abeltzaintzari dagokionez, ardiak larreratzen dira. Oso platerkada ezaguna da hango arkume errea.
Sektore industrial garrantzitsua duen hiri bakarra Aranda de Duero da, Pascual esnekiak, Glaxo eta Michelin lantegiekin.
Eskualde honetan Ribera del Duero jatorrizko deitura izenpean dituzten ardoak ekoizten dira. Hala ere, Soria, Segovia, Valladolid eta Burgosko probintzietara zabaltzen da. Batzorde arautzailearen egoitza Roan dago.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.