EUDEL
From Wikipedia, the free encyclopedia
EUDEL edo Euskadiko Udalen Elkartea, kide dituen udalen interesak beste erakunde batzuen aurrean politikoki ordezkatzen dituen elkarte bat da, 1982. urtean sortua. Ia Euskal Autonomia Erkidegoko udal guztiak kide izateaz gain, Nafarroako Foru Erkidegoko eta Trebiñuko Konderriko udalerri batzuk ere biltzen ditu bere barnean.
Elkarteak Gasteizen dauka egoitza, Manuel Iradier kaleko 7. zenbakiko 2. solairuan. Halere, bilkurak Euskal Herriko edozein tokitan egin ditzake.