Edward Osborne Wilson
From Wikipedia, the free encyclopedia
Edward Osborne Wilson (Birmingham, Alabama, 1929ko ekainaren 10a - Burlington, Massachusetts, 2021ko abenduaren 26a), Estatu Batuetako biologo, entomologo eta mundu mailako ospeko mirmekologoa izan zen. Wilson irakaslea munduko biologorik garrantzitsuena zegoen kontsideratuta.[1][2][3] "Darwin berria" edo "XXI mendeko Darwin" ezizenak jarri zitzaizkion sarritan.[4][5][6] Soziobiologiaren eta XXI. mendean garatu den biodibertsitatearen arlo zientifikoen sortzailea ere izan zen.[7][8] Inurrien ikerketan zegoen espezializatua eta arlo honen munduko autoritate nagusia zen.[9][10]
Edward Osborne Wilson | |
---|---|
(2003) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Birmingham, 1929ko ekainaren 10a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Brunswick Berria eta Burlington (Massachusetts), 2021eko abenduaren 26a (92 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Harvard Unibertsitatea Doktoretza : biologia University of Alabama (en) 1950) Zientziatan graduatua, Zientzietako Masterra : biologia |
Tesi zuzendaria | Frank M. Carpenter (en) |
Doktorego ikaslea(k) | Daniel Simberloff (en) Donald J. Farish (en) Corrie Moreau (en) William H. Bossert (en) Choe Jae-chun (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Ikaslea(k) | |
Jarduerak | |
Jarduerak | entomologoa, sociobiologist (en) , eleberrigilea, etologoa, autobiografialaria, naturalista, evolutionary biologist (en) , zientzia idazlea, biologoa, unibertsitateko irakaslea, zoologoa, ekologoa eta myrmecologist (en) |
Enplegatzailea(k) | Harvard Unibertsitatea |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | William Morton Wheeler (en) |
Kidetza | Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia Linzeen Akademia Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Londresko Linneoren Elkartea Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Amerikako Sozietate Filosofikoa Ecological Society of America (en) Royal Society |
Wilson Estatu Batuetako Alabama estatuan jaio zen eta Harvard Unibertsitatean lortu zuen bere doktoregoa. Geroztik unibertsitate honetan aritu zen irakasle eta ikertzaile gisa 1996an erretiroa hartu zuen arte. Bere ibilbidean zehar teoria garrantzitsuak garatu zituen eta biodibertsitatean eta ekologian ekarpen handiak egin zituen. 30 liburu baino gehiago idatzi eta 430 artikulu zientifiko baino gehiago publikatu zituen Nature edo Science bezelako aldizkari arrakastatsu eta prestigiotsuetan. Hoietako hainbat historia osoan izan diren artikulu aipatuenen artean daude.[11]
Nobel sariak banatzen dituen Suediako Akademia Errealak Crafoord Saria eman zion, Nobel sariak jasotzen ez dituen arloak (biologia, matematikak, astronomia etb.) biltzeko sortutako saria. Wilsonek mundu osoko eta prestigio handiko beste 150 sari eta domina baino gehiago jaso zituen, horien artean Estatu Batuetako Zientzia Domina Nazionala, bi Pulitzer literatura sari (historia osoan soilik beste pertsona batek eskuratu ditu bi Pulitzer sari ez-fikzio mailan), Biologiako Sari Internazionala, Tyler Saria, Benjamin Franklin saria, Nierenberg Saria, TED saria, BBVA-ren Ezagutzaren Muga Saria, Kew-ren Nazioarteko Domina, etb.[12]
Horretaz gain; New York Times-en arrakastako autorea izan da, historia osoan egon den 100 zientifiko garrantzitsuenen zerrendan hautatua izan da, 40 ohorezko doktoretza jaso zituen, mundu osoan ospetsuak diren 30 erakunde eta akademia baino gehiagoko ohorezko kidea izan zen, mundu osoko 100 unibertsitate eta erakundetan baino gehiagotan irakurketak eta hitzaldiak ematera gonbidatu zuten, bi ornodun espezie zientifikoki izendatu dira bere omenez, baita 21 inurri espezie ere.[13][14]
Hil arte, Wilson munduko ekologo eta eboluzioaren teorikorik aipatuena izan zen, 250 mila aipamen baino gehiagorekin, Webometrics[15] eta bere Google Scholar[16] profil ofizialaren arabera.
Wilson doktorearen ekarpen paregabeak ekologia, sistematika, kontserbazio eta portaeraren biologia, biogeografia eta filosofia etikoaren alorretara hedatzen dira. Ekologiaren oinarrizko ikerketaren eta aplikazio handienen oinarri diren rK hautaketaren eta uharteko biodibertsitatearen kontzeptuak Wilsonek proposatu zituen Princeton Unibertsitateko Robert McArthur zenarekin. Aurreneko kontzeptua funtsezkoa da biologia ebolutiboan, eta bigarrena, berriz, kontserbazioari eta biodibertsitateari buruzko lan guztien oinarria da. Wilson irakaslearen ekarpen orokorrak asmo handiko saiakera bat suposatzen du; kontzeptu-esparru bakar baten barruan jakintza-arlo desberdinak biltzea, natur zientzietatik gizarte zientzietara, eta humanitateetatik arteetara.
Biodibertsitatea, biofilia edo soziobiologia bezalako terminoen sortzailea, Wilson doktoreak The Encyclopedia of Life (EOL) ekimena jarri zuen abian, zientziak ezagutzen dituen 1,9 milioi espezieei buruzko informazioa jasotzen duen datu-base globala sortzeko helburuarekin. Gaur egun, ezagunak diren espezie ia guztiei buruzko informazioa biltzen du plataformak. Organismoaren ezaugarriei, neurriei, elkarreraginei eta bestelako datuei buruzko biltegi digital ireki eta bilakor honek nazioarteko 300 bazkide baino gehiago ditu mundu osoko erabiltzaileek Lurraren bizitzaren ezagutzarako sarbidea izan dezaten. Bere aldetik, Wilson doktoreak 420 inurri espezie berri baino gehiago aurkitu eta deskribatu zituen.[17]