From Wikipedia, the free encyclopedia
El Colegio de México, A.C. (euskaraz: «Mexikoko Ikastetxea») edo COLMEX, Mexikoko goi mailako ikasketa erakunde publikoa da. Bi lan arlotan kokatzen da haren lana: gizarte zientzietan eta humanitateak. 1940an sortu zen; aurretik Mexikoko La Casa de España izan zen, 1938-1940. Bi instituzio horien sorreran Espainiatik ihes egindako errepublikazaleek eragin handia izan zuten. Euskaldunen artean bi izen aipa daitezke: Eugenio Imatz eta Juan Larrea idazleak. 1998an instituzio autonomoa bihurtu zen. 2001an Asturiasko Printzea Saria Gizarte Zientzietan jaso zuen, Juan Iglesias Santos legelariarekin batera. Gaur egun prestigio handiko instituzio ikertzaile eta hezitzailea da. Zazpi ikastetxe ditu.[1] Amerikako gizarte zientzietako liburutegi garrantzitsuenetariko bat du (665.000 liburu baino gehiago).[2]
El Colegio de México | |
---|---|
Datuak | |
Izen laburra | COLMEX |
Mota | unibertsitatea eta sarbide irekiko argitaletxea |
Herrialdea | Mexiko |
Jarduera | |
Kidetza | ORCID, International GLAM Labs Community (en) , ANUIES (en) , National Digital Stewardship Alliance (en) eta Editoriales Universitarias y Académicas de México (en) |
Erabilitako hizkuntza | gaztelania |
Osatuta | |
Historia | |
Sorrera | 1940ko urriaren 8a |
webgune ofiziala |
Intelektual ospetsuak izan dira ikastetxe honen errektoreak:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.