Emakumezkoen Traineru Liga
From Wikipedia, the free encyclopedia
Emakumezkoen Traineru Liga, babeslearengatik Euskotren Liga izenaz ezagutzen dena, Kantauri kostaldean jokatzen den emakumezkoen estropada liga nagusia da. TKE erakundeak antolatzen du.
Datu azkarrak
Emakumezkoen Traineru Liga | |
---|---|
Sorrera | 2009 (selekzioak) 2011 (klubak) |
Antolatzailea | TKE |
Garaipen gehien | San Juan (5) |
Azken ekitaldia | 2023 |
Irabazlea(k) | Arraun Lagunak |
Webgunea | Webgune ofiziala |
Itxi
2009an abiatu zen Liga eta lehenengo bi ekitaldietan selekzioek hartu zuten parte, hirugarrenetik aurrera kluben arteko Liga da. San Juanek bost garaipen lortu zituen jarraian 2014 eta 2018 artean, ordutik aurrera Orio eta donostiarrak (Arraun Lagunak eta Donostiarra) izan dira puntan. 2023an zortzi trainerutako Liga osatu da.
Emakumezkoen Traineru Ligaren amaiera Zarauzko Ikurrinan izaten da urtero, jardunaldi bikoitzeko banderan. Irailean play-offak jokatzen dira.