Orio Arraunketa Elkartea
Orioko arraun taldea / From Wikipedia, the free encyclopedia
CRO Orio Arraunketa Elkartea Orioko (Gipuzkoa) arraunketa talde historikoa da. Orioko arraunlariak Kontxako Bandera gehien lortu dituztenak dira, 35 hain zuzen ere; 32 gizonezkoek eta 3 emakumezkoek. Aulki mugikorrean zein tostako arraunean aritzen da.
Orio | |
---|---|
Ezizena | Mirotzak |
Sorrera | Emen Gatoxti (1933) CRO Orio A.E. (1965) |
Herria | Orio, Gipuzkoa |
Kolorea(k) | horia |
Trainerua | San Nikolas |
Palmaresa | 35 Kontxako Bandera (32 + 3) 1 TKE Liga 3 Euskal Liga 3 Euskotren Liga 15 Espainiako Txapelketa 7 Euskadiko Txapelketa (6 + 1) 15 Gipuzkoako Txapelketa (12 + 3) |
Webgunea | www.orio-ae.com |
Orio (gizonezkoak) | |
---|---|
Ezizena | Mirotzak |
Lehendakaria | Jon Olasagasti |
Entrenatzailea | Mikel Arostegi |
Patroia(k) | Iñigo Larrinaga Jon Olasagasti |
Kolorea(k) | horia |
Trainerua | San Nikolas |
Palmaresa | 32 Kontxako Bandera 1 TKE Liga 3 Euskal Liga 1 KAE 1 Liga 2 KAE 2 Liga 15 Espainiako Txapelketa 6 Euskadiko Txapelketa 12 Gipuzkoako Txapelketa |
2023: Kontxa | 5.a |
2023: Liga | 5.a (TKE Liga) |
2024 | TKE Liga |
Webgunea | www.orio-ae.com |
Historian zehar erreferentziazko trainerua izan da, 1901. urtean Kontxan lehen aldiz nagusitu zenetik hamarkada guztietan eskuratu baititu Kontxako Banderak eta Espainiako txapelketak. 1965. urtean Club de Remo Olímpico Orio sortu zen aulki mugikorra lantzeko eta urrezko domina ugari eskuratzeaz gain Nazioarteko lehiaketa ospetsua antolatu izan du Oria ibaian. Hala ere tostako arraunketa nagusitu zitzaion olinpikoari, herriak duen arraunketa tradizio luzearen eraginez.
XXI. mendean beste talde batzuk gailendu zaizkio Oriori, hala ere Kontxako bi Bandera eta TKE Liga bat irabazi ditu. Harrobia asko lantzen duen elkartea da eta B traineru indartsua du.
2010. urtean emakumezkoen trainerua osatu zuen eta urtez urte maila igotzen joan zen harik eta 2018an estropada nagusiak lehiatzeko trainerua eratu arte. Dagoeneko Kontxako 3 Bandera, 3 Euskotren Liga eta Zarauzko 4 Ikurrina eskuratu ditu, besteak beste.