Enrique González Álvarez (Kokand, Uzbekistango Sobietar Errepublika Sozialista, 1942 Santurtzi, 2008ko maiatzaren 16a) bizkaitar politikaria izan zen, Euskadiko Partidu Komunistan ibilitakoa. 1991 eta 1995 artean Ezker Batua-Berdeak alderdiko idazkari nagusia izan zen.[1]

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Enrique González Álvarez
Bizitza
JaiotzaKokand, 1942
Herrialdea Espainia
HeriotzaSanturtzi, 2008ko maiatzaren 16a (65/66 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Espainiako Alderdi Komunista
Itxi

Sobietar Batasunean jaio zen, gurasoak bertan erbesteratuta zeudelako. Aita Asturiasko buruzagi komunista zuen. Hamabi urte zituela, itzuli eta ingenieritza teknikoa ikasi zuen.

Euskadiko Partidu Komunistan sartu eta, Tomás Tuerosekin batera, Euskadiko Langile Komisioen sorreran parte hartu zuen. Garai haietan Aizarnazabalgo lantegi batean lan egin zuen. 1986an EPKren idazkari nagusi bilakatu zen eta 1991n Ezker Batuarena. IV. biltzarrean (1995eko abendua) Javier Madrazok menderatua izan zen.[2] Jubilatu ondoren, Santurtziko zinegotzi bilakatu zen. Minbiziak jota hil zuen.

Erreferentziak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.