zuberoako kanta herrikoia From Wikipedia, the free encyclopedia
Eperra euskal abesti herrikoia da[1]. Zuberoan du jatorria. Abesti honen bertsiorik ezagunenak Niko Etxart altzürükütar abeslariak[2] eta Anje Duhalde lapurtarrak moldatutakoak dira.[3]
Eperra (abestia) | |
---|---|
Niko Etxarten eta Anje Duhalderen musika-lana | |
Egilea(k) | Niko Etxart eta Anje Duhalde |
Argitaratze-data | 1979 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | herri-musika |
Hizkuntza | euskara |
Deskribapena | |
Honen parte da | Izan Gira |
Hitzak | ezezaguna |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | ezezaguna |
Etxartek 1979an grabatu zuen lehenengoz Madrilen. Gerora, Anje Duhaldek Akelarre taldearekin abestu zuen eta hori da Hegoaldean hain ezagun den bertsioa. Horren ondotik berrogei bertsio inguru izan ditu abestiak, guztiak musikatuak. 2004ko Eperra albumean, lehen aldiz a capella abestu zuen Niko Etxartek Dominika Etxartekin eta Robert Larrandabururekin, jatorrizko bertsioan.
2005ean Euskal Kanturik Onena saioan hirugarren hautatu zuten.
Abestia oso ezaguna da, 'Euskal abesti herrikoien' artean 4. bisitatuena izan da Wikipedian (2015-2023).[4]
Lehen aldiz irakurrita ematen du kantuaren gai nagusia txoriak, eperrak, lumak direla. Baina hitz horien artean metafora asko daude. Benetako gai nagusia amodio kontuak dira. Zeren metafora da lilia (lorea)? Zeren metafora da “lumarik eijerrena erori” kontu hori?[5]
XVIII. mendeko herri lirikan hegaztiak emazteak izendatzeko sinbolo ziren. Usoa bezala eperra kantatzen ez duen txoria izanez, bukaera zoriontsurik ez duten poemetan aurkitzen dira gehienbat.
Zuberoako molde berezi batzuk azaltzen dira:[5]
Jatorrizkoa zubereraz | Beste modu batera |
---|---|
Eperrak baditizu[6] bere bi hegalak Bai eta bürün gainin kokarda ejer bat Amorosak behar lüke izan lotsa gabe Ebili izan nüzü[6] gaüaz eta beti Mündüan ez da nihor penarik gabe bizi Zure aitak zer lüke eni erraiteko |
Horra eperra bere bi hegalekin Baita buru gainean gandor eder bat Maitalea ez da lotsatu behar Ibili izan naiz gauez eta egunez Munduan ez da inor penarik gabe bizi. Zure aitak zer du niri esateko |
Niko Etxarten Eperra albumaren historia 1993an hasi zen, Etxarten aitak, Dominikak, erretiroa hartu zuenean. Prozesua luzea izan bazen, nahita izan omen zen luzea. Herrian bertan estudio txukuna zuten grabazioak egiteko. Kantu hauek guztiak zuzenean balira bezala grabatzen zituzten eta mimo handiz gainera. 1999an sartu ziren estudioan eta behin kantua grabatu eta sei hilabete pasa zitezkeen hurrengoa grabatu arte. Hirurok elkartzeko modu bat izan zen batez ere eta abentura zinez ederra.[9]
Modu gordinean eta musikarik gabe, ahots hutsean, kantu laburrak egiten saiatu ziren, melodian ongi sar zitezen eta luzeegiak izatea saihestu nahirik. Hala, euskal kantu, kopla, pastoral eta abarrek euren luzeragatik batzuengan sortzen duen asperdura aienatu nahi izan zuten. eperra abestiaz gain beste 16 kantu sartu zituzten albumean[9]
Diskoa grabatzen hasi aurretik, kantaldiak eskaini ohi zituen hirukoteak Iparraldean. Emozio handiko kantaldiak izaten ziren, elizak betetzen zituztenak eta adin guztietako jendearentzat gustagarri zirenak. Batzuentzat nostalgiaz beteriko kantuak ziren, baina kantari zuberotarrak dioenez, gazteek ere topatzen omen zuten zer edo zer kantu horien atzean. Zuberotarrak zain ziren disko hau noiz kaleratuko eta kantaldi bakoitzaren ostean, horixe eskatzen zieten. Hiru motako kantuak biltzen ditu: kantu zahar edo herrikoiak, xiberotar konpositore handiek utzitakoak eta hirukote honek sortutakoak.[9]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.