Altzürükü
Zuberoako udalerria From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Altzürükü ([alt͡s̻yɾyky] edo [alt͡s̻y.yky]) Zuberoako mendebaldeko udalerri bat da, Arbaila eskualdekoa. 242 biztanle zituen 2018an.
Remove ads
Izena
Izenaren ahoskera [altsy'ɾyky] da. Lagunarteko hizkeran, r hori maiz erortzen da, eta silaba bereko ü bokala galduta, Altzükü ([al'tsyky]) esaten diote herriari. Euskalkietan, bokal arteko r galtze hori maiz gertatzen da lagunarteko hizkeran (delarik → delaik, zera → zea, eta abar).
Litekeena da Altzürükü euskal izena haltz hitzetik ekarria izatea.[2]
Frantsesezko Aussurucq haren izenak[3] itxura hauek izan ditu: Aussuruc (1455, Duchesne Bilduma CXIV liburukia[4]), Ausseruc (1412, Nabarrengoseko notarioek[5]), eta Baionako paperetan:[6] Ausuruc (1454), Sent-Martin d'Auçuruc (1471) eta Auserucus (1471).
Okzitanieraz Aussuruc du izena.
Remove ads
Geografia
Ingurune naturala eta klima
Altzürüküko altxor nagusietariko bat hango ondare geologikoa da, inguru hartako eremu karstikoa hain zuzen ere. Udalerrian, leize eta kobazulo asko daude oraindik esploratu gabe. Horietatik ezagunenetariko bat Nébélé izenekoa da, 1972tik aurrera esploratua.
Kokalekua
Herria Arbailen eta Iratiko oihanaren artean dago, Arbailen oinean; muga naturalak Harsüdürra mendikatea eta Aphanizeko ordokia ditu.[7]
Hidrografia
Udalerria hainbat ibaik eta errekak zeharkatzen dute:
- Biduze ibaia: Aturriren ibaiadarra da, eta udalerrian jaiotzen da.
- Laurhibar ibaia: Errobiren ibaiadarra.
- Arangorena erreka.
- Azalegi erreka.
Ahüzki iturria ere udalerriko lurretan dago, izen bereko portuaren gainean (Bohokortia mendiaren magalean), Arbailen bihotzean. Bertara D-147 errepidea jarraituz hel daiteke. Propietate sendagarriak dituen ura famatua isurtzen da bertatik: horrek bisitari uholdea bertaratu zuenez, hotel bat eraiki zen iturritik hurbil. Iturrian bertan, Zuberoako ikur lehoiaren alboan, testu hau harrian grabatuta dago:
« | Bortian Ahüzki, hur hunak osoki Neskatila eijerrak han dira ageri Hirur badirade, oi! bena xarmantik, Basa-Nabarr'orotan ez düte parerik | » |
Etxeak eta auzoak
Hona hemen herriko auzoak[7]:
- Altzürükü,
- Ahüzki (iturri handia),
- Bedekaral,
- Etxekolaz,
- Elnazü,
- Garraibi,
- Hidondo,
- Jaragoihen,
- Karkaatz,
- Kharrika Uxia,
- Lapiztoi,
- Uhalt.
Udalerrri mugakideak
- Muskildi eta Urdiñarbe iparraldean.
- Idauze-Mendi ipar-ekialdean.
- Donaixti-Ibarre (Nafarroa Beherea) ipar-mendebaldean.
- Gamere-Zihiga eta Ozaze-Zühara ekialdean.
- Behorlegi (Nafarroa Beherea) mendebaldean.
- Mendibe (Nafarroa Beherea) hego-mendebaldean.
- Altzai-Altzabeheti-Zunharreta hegoaldean.
Remove ads
Historia
Udalerriko lurretan dagoen Xaxixiloaga kobazuloko sabaian Goi-Paleolitoko pinturak aurkitu dira (monumentu izendaturik daude gaur egun). Harregi karbe ttipian egoiliarrak izan ziren neandertalak Erdi Paleolitoa eta Homo sapiens goikoan [8]. Neolitokoak, Brontze Arokoak eta Burdin Arokoak dira udalerriko mendi eta lepoetan barreiatuta dauden megalitoak: tumuluak, harrespilak eta zutarriak[9][10]. Burdin Aroan Gaztelü mendixkan herri bata izan zitekeena jaso zen, bertako esparru gotortuaren aztarnek aditzera ematen dutenez[11].
Dena den XII. mendera arte itxaron behar da lehen aipamen idatziak agertzeko, oraindik ez zenean udalerria, Urdiñarbeko auzoa baizik. Altzürükü Arbailetako mezulari-zerbitzuan edo messagerie zegoen[3], Basabürüa eta Pettarra arteko Zuberoako eskualdea (Zalgize-Doneztebe, Altzürükü eta Barkoxek osatuta)
Ekonomia
Udalerriko ekonomia laborantzan dago oinarrituta (abelazkuntza, belardiak)[7].
Populazioa
XIX. mendean 700 biztanle izatera iritsi zen Altzürükü, baina ordutik populazio galera etengabea izan zuen XXI. mendera arte. 2010eko hamarkadan 250 biztanle inguru baizik ez zituen.
Altzürüküko biztanleria |
---|
![]() |
Datuen iturburua: INSEE |
Politika
Azpiegiturak
Udalerriak haur-eskola bat du, Garaibie izenekoa.
Kultura
Jaiak
Herriko jaiak urriko azken asteburuan ospatzen dira eta hurrengo asteburuan berriz egiten dira.
Euskara
Altzürükün[14] Basabürüako hizkeran[15] egiten da, zubereraren aldaera.
Ondasun nabariak

- Urrutia gaztelua: egungo udaletxea da, herriaren erdian. XVI. mendeko jatorrizko eraikinetik dirauten aztarna bakarrak bi dorre biribil dira[16].
- Eliza: muino batean dago, hilerriak inguratua. Bere hiru puntako kanpandorreak eredu hirukoiztarrari jarraitzen dio, Zuberoako beste hainbat elizaren antzera[17].
Altzürükütar ospetsuak
- Joan Batista Artxu (1811-1881), euskal idazlea.
- Epherre anaia euskaltzaleak: Gilen (1911-1974), Mixel (1932-1999), Ddiddue (1929-1974).
- Dominika Etxart (1933-2012), herri kantaria, Niko Etxarten aita.
- Niko Etxart (1953-), euskal rock eta folk kantaria.
- Patricia Karrikaburu (1988-), errugbilaria.
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads