Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Ituna
From Wikipedia, the free encyclopedia
Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Ituna[1] (ICCPR, ingelesezko sigletan) Nazio Batuen Erakundeak 1966ko abenduaren 16an 2200 A (XXI) Ebazpenean[2] eta geroago baita onartu zuen nazioarteko tratatu bat da. Itun aldeaniztuna da, eta eskubide zibil eta politikoak aitortu eta hauek bermatzeko mekanismoak ezartzen ditu. Hitzaurreaz gain 53 artikuluk[3] osatzen dute Ituna.
Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Ituna | |
---|---|
Mota | tratatu international human rights instrument (en) core international human rights instrument (en) |
Honen parte da | United Nations General Assembly Resolution 2200 A (en) , Q3820803 , international human rights law (en) , International Bill of Human Rights (en) eta nazioarteko zuzenbide |
Indarraldi | 1966ko abenduaren 16a - |
Data | 1966ko abenduaren 16a |
Argitaratze-data | 1967ko urtarrilaren 1a |
Indarrean sartze | 1976ko martxoaren 23a |
Kokaleku | New York |
Nongo eskumenen mende | Nazio Batuetako Estatu kide |
Depositary (en) | Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusia |
Lanaren edo izenaren hizkuntza | txekiera |
Lan osoa eskuragarri | ohchr.org… |
1976ko martxoaren 23an [2] sartu zen indarrean tratatu hau, 35 estatuk berretsi eta hiru hilabeteren ostean. Egun 173 Estatu kidek berretsi eta 74 Estatu kidek sinatu dute [2]. Horietaz gain, sei Estatuk sinatu dute baino ez dute berretsi eta beste 18 Estatu tratatu honetatik kanpo daude erabat [2].
Itun hau beste itun batekin (Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Nazioarteko Itunarekin [4]) batera aldarrikatu zen, eta biek Giza Eskubideen Nazioarteko Itunak osatzen dituzte (New Yorkeko Itunen izenarekin ere ezagunak). Azken itun honek, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalarekin [5] batera, 1948an onartu zen Giza Eskubideen Nazioarteko Itun deritzona osatzen du.
1948an Nazio Batuen Erakundeak Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala aldarrikatu zuen. Aldarrikapen honek betebehar loteslerik ezartzen ez zuenez, Nazio Batuen Giza Eskubideen Batzordeak giza eskubideei buruzko itun lotesle pare bat idatzi zituen, betebehar zehatzak ezartzeko [6]. Horrela 1954an Nazio Batuen Batzar Nagusian aurkeztu eta 1966an onartu ziren Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Ituna eta Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Nazioarteko Ituna.
Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Ituna bi Protokolo Fakutatibotan garatu zen. Lehenengoa Itunarekin batera onartu zen, eta honek ikerketa- eta salaketa-mekanismoak ezartzen ditu. Bigarrena 1989ko abenduan onartu zen eta 1991tik dago indarrean, eta honek heriotza-zigorra indargabetzen du.