Europeana
From Wikipedia, the free encyclopedia
Europeana.eu interneteko atari bat da, Europan zehar digitalizatu diren milioika liburu, margolan, film, museo objektu eta artxibategietako grabaketa biltzen dituena. Leonardo da Vinci-ren Mona Lisa , Johannes Vermeer-ren Neska perlarekin, Charles Darwin-en eta Isaac Newton-en lanak eta Wolfgang Amadeus Mozart-en musika dira Europeanaren elementu ospetsuenetako batzuk.
Herbehereetako Liburutegi Nazionala, Europeana Fundazioaren egoitza. | |
URL helbidea | europeana.eu |
---|---|
Webgune mota | |
Jabea | Europeana Fundazioa |
Argitalpen data | 2008ko azaroaren 20a (prototipoa), 2009ko otsaila (1.0 bertsio ofiziala) |
Europa zabaleko 2.000 erakundetik goiti egin dizkioten beren ekarpenak Europeanari. Badira nazioarte maila izen ezagunak, hala nola, Amsterdameko Rijksmuseum, Britainiar Liburutegia eta Louvrea, eta baita ere, Europako Batasuneko eskualde edo tokiko mailako museo sare zabal bat.[1] Bilduma guzti hauen bateratzeari esker, erabiltzaileek Europako ondasuna kulturala eta zientifikoa arakatu dezakete, hasi historia aurreko garaietatik gaur egun bitarte. Hainbat hizkuntzatan dago plataforma, horien artean, euskara.