Eusebio Mugerza
From Wikipedia, the free encyclopedia
Eusebio Mugerza "Mendaro Txirristaka" (Garagartza, Mendaro, 1874ko abenduaren 15a - Pasai San Pedro, 1955ko martxoaren 15a) gipuzkoar bertso-paper bertsolaria izan zen.[1]
Eusebio Mugerza | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Garagartza, 1874ko abenduaren 15a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Pasaia, 1955eko martxoaren 15a (80 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria |
1.874. urteko abenduaren 15ean jaio zen Eusebio Mugertza Mendaroko Barberokoa izeneko etxean, Garagartza auzoan. Garai hartan bi bailaratan zatitua zegoen Mendaro (1983. urtean egin zen udalerri): Azpilgoeta (Mutriku udalerriari zegokiona) eta Garagartza (Elgoibar eta Debari zegokiona). Txirristakak Azpilgoetakoa zuen aita, Pedro Mugertza; ezizenez, Pedro handia. Ama, berriz, Juana Azpiazu, Azpeitian sortua zuen. Hamaika seme-alaba izan zituzten Pedrok eta Juanak, zortzi seme eta hiru alaba, eta denetan gazteena zen Eusebio. 1974an, Antonio Zabala idazleak (Tolosa, Gipuzkoa, 1928 – Iruñea, 2009) haren ibilerak eta bertso-jarrietako batzuk bildu zituen Auspoa bildumarako argitaratu zuen Mendaro Txirristaka bertsolaria liburuan. Mendaroko Guruzpe Kultur Elkarteak egin zuen liburu hori argitaratzeko bidea, eta Elgoibarko eta Mutrikuko Udalek eta Gipuzkoako Aurrezki Kutxak emandako dirulaguntzari esker argitaratu zuten. Urteurren hartan, beste hainbat ekintza ere egin zituzten Mendaron, Guruzpe Kultur Elkarteak bultzatuta.