Ekonomia Aplikatuko katedraduna From Wikipedia, the free encyclopedia
María Eva Ferreira Garcia (Barakaldo, Bizkaia, 1963) bizkaitar ekonomialaria eta matematikaria da. Ekonomia Aplikatuko katedraduna da,[1] eta Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea da 2021etik.[2]
Eva Ferreira García | |||
---|---|---|---|
2020ko azaroaren 26a - ← Nekane Balluerka Lasa | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Barakaldo, 1963 (60/61 urte) | ||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea Zientzia Matematikoen Courant Institutua | ||
Tesi zuzendaria | Fernando Tusell (en) | ||
Doktorego ikaslea(k) | Martin Erausquin (en) Jone Ascorbeitia Bilbatua | ||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | ekonomialaria, unibertsitateko irakaslea eta matematikaria | ||
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea | ||
evaferreira.eus |
Matematikan lizentziatu zen 1986an Euskal Herriko Unibertsitatean. 1986an, oraindik 23 urte zituela, matematikako irakasle gisa hasi zen EHUn.
1990an, Probabilitate eta Estatistika masterra egin zuen New Yorkeko Unibertsitatean, Matematika Zientzien Courant Institutuan. Ikastegi hori matematika aplikatuen arloko ikerketa-zentro onena Estatu Batuetan.[3]
2005az geroztik Ekonomia Aplikatuko katedraduna da Euskal Herriko Unibertsitatean.
Zabalkunde-jardueretan parte hartu duenean prestakuntzak eta ikerketak garapen jasangarriaren helburuekin bat egiten dutela nabarmendu du bere aurkezpenetan.[4]
1994an ekonomian doktoratu zen Euskal Herriko Unibertsitatean, Fernando Tusell dokotorea izan zen bere zuzendaria. Doktore-tesiaren izenburua hau izan zen: "Suavizado no parametrico; con aplicacion a la estimacion espectral" (Leuntze ez-parametrikoa eta bere aplikazioa espektro-kalkuluari). Espektro-dentsitatearen funtzioaren zenbatespena aztertu zuen, funtzio nagusia denbora-serieen analisian, beti ere ikuspegi ez-parametrikotik. Ikerketa egin eta gero metodo ez-parametrikoak orokortu zituen, bereziki splines zenbatesleak, erregresio-eredu orokorretarako; bestalde, emaitzen analisian aplikazio-problema bat ebatzi zuen. Konputazioari eta simulazioari buruz ere ikertu zuen, eta tresna horiekin frogatu zituen tesi-lanean zehar lortutako emaitza teorikoak.[5] Bere lanek aplikazioa izan dute hainbat arlotan, hala nola, medikamenduen efektuen analisia medikuntzan, edota arrisku sistemikoaren ebaluazioa finantzetan. Irakasle gonbidatu gisa egonaldiak egin ditu Bath, Giessen, Madril (Madrilgo Complutense Unibertsitatea) eta Friburgoko, eta Louisianako unibertsitateetan, eta konferentziak eman ditu Sao Paulon, Louisianan eta Indiako Ahmedabadeko Unibertsitatean. Bost doktorego tesi zuzendu ditu[6]
Geroago Finantza Kuantitatiboetako Doktorego-Programako arduraduna izan zen (2000-2004 eta 2013-2015)
2021ean hauek ziren bere ikerketa-gaiak: maila teorikoan prozesu estokastikoak eta zenbatespen ez-parametrikoa; aplikazio mailan, aldiz, Ferreiraren ikerketa-gaiak finantzak, genero-arrakala eta kristalezko sabai efektua ziren.[7][8][9]
2020ko martxoaz geroztik, CEMATeko (Matematiken Espainiako Batzordea) adituen batzordeko kide da, koronabirusari buruzko datuak modelizatzen eta monitorizatzen lagundu du batzorde horretan.
Ferreirak gidatzen duen Euskal Herriko Unibertsitatea Euskal Autonomi Erkidegoko goi-mailako hezkuntza eta ikerketa alorreko erakunderik garrantzitsuena da. Unibertsitate publikoa da eta 350.000 ikasle graduatu baino gehiago trebatu ditu jakintzaren arlo guztietan. Euskal Autonomi Erkidegoan egiten den ikerketaren % 60 unibertsitate honetan garatzen da.[11]
2020ko azaroaren 26ko EHUko Errektoretzarako hauteskundeetan aurkeztu zen errektoregai bakarra izan zen, eta %66ko babesa lortu zuen errektore hautatu zutenen artean.[2][1] Gasteizen hartu zuen kargua 2021eko urtarrilaren 25ean.[12][13]
Errektorea izan baino lehen 2004-2008 bitartean UPV/EHUn Ekonomia Gaietako eta Akademia Antolaketako errektoreordea izan zen Juan Ignacio Pérez Iglesias errektorearekin, eta 2009-2012 bitartean unibertsitateko idazkari nagusia Iñaki Goirizelaia errektorearekin. 2015etik 2019ra, Unibasq-eko zuzendaria izan zen (Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentzia). 2018an kontseiluko presidenteorde aukeratu zuten Europa mailako ENQA ebaluazio-elkartean (European Association for Quality Assurance in Higher Education).[14]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.