Jevgeni Aleksandrovitx Mravinski (errusieraz: Евге́ний Алекса́ндрович Мрави́нский; San Petersburgo, Errusiar Inperioa, 1903ko ekainaren 4agreg./maiatzaren 22ajul. - Leningrado, Sobietar Batasuna, 1988ko urtarrilaren 19a) Errusiar orkestra-zuzendaria izan zen. Leningradeko Orkestra Filarmonikoko zuzendaria izan zen berrogeita hamar urtez.
Jevgeni Mravinski | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | San Petersburgo, 1903ko ekainaren 4a |
Herrialdea | Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna |
Heriotza | San Petersburgo, 1988ko urtarrilaren 19a (84 urte) |
Hobiratze lekua | Bogoslovskoe cemetery (en) |
Familia | |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | San Petersburgoko Musika Kontserbatorioa |
Doktorego ikaslea(k) | Q112913723 |
Hizkuntzak | errusiera |
Irakaslea(k) | Aleksandr Gauk (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | orkestra zuzendaria eta musika-irakaslea |
Enplegatzailea(k) | San Petersburgoko Musika Kontserbatorioa |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | musika klasikoa |
Musika instrumentua | pianoa |
Diskoetxea | Melodiya (en) Le Chant du Monde (en) |
Biografia
Biologiako ikasketak egin zituen, baina musikaren bidea hartu zuen berehala. Enperadorearen balletean aritu zen pianista gisa, eta pantomima ere egin zuen (1921-1930). 1924. urtetik aurrera, Leningradeko Kontserbatorioan konposizioa landu zuen Vladimir Stxerbatxovekin, eta orkestra-zuzendaritza Alexandre Gaoukekin. Orkestra-zuzendari gisa 1929an egin zuen debuta. Handik bi urtera, bigarren orkestra-zuzendaria izan zen Leningradeko Operako Antzoki Akademikoan eta Leningradeko Balletean; azken horretan, 1932an izan zen zuzendari nagusi.
1937an Xostakovitxen 5. sinfoniaren lehenengo entzunaldia zuzendu zuen. Hurrengo urtean, Leningradeko Orkestra Filarmonikoko zuzendari izendatu zuten, eta bera zuzendari zela munduko talde ospetsuenetako bat bihurtu zen. Batez ere XX. mendeko klasiko handiak zuzendu bazituen ere, Txaikovski izan zen haren begikoena. Hainbat sari irabazi zituen: Stalin saria 1946an, Sobietar Batasuneko artista saria 1954an, Lenin saria 1961ean. Oso teknika zehatza zuen, eta ospetsua zen testuei zien begiruneagatik.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.