From Wikipedia, the free encyclopedia
Fernando Luis Amelio Domingo Ibarra Aranbarri (Bilbo, 1844ko abuztuaren 4 – Areeta, Getxo, 1888ko irailaren 22a) bizkaitar enpresaburu eta pertsona esanguratsua izan zen, Ybarra familiako kidea.
Fernando Luis Ibarra | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1844ko abuztuaren 4a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Areeta, 1888ko irailaren 22a (44 urte) |
Familia | |
Aita | Gabriel Maria Ybarra Gutiérrez de Cabiedes |
Ama | María del Rosario Inocenta Aranbarri Mancebo |
Ezkontidea(k) | María Nicolasa de la Revilla Ingunza |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | enpresaburua eta finantzaria |
Ybarra zein Zubiria familiako hainbat lehengusurekin batera "Ybarra Hermanos y Cía.", "La Merced", "N. Sra. del Carmen" eta "Altos Hornos de Bilbao" bezalako negozioak bultzatu zituen. San Vicente de Pauleko Langileen Patronatoa sortu zuen. Zugaztietan eskola bat eta jaioberrientzako ospitale bat sortu zituen eta Bilboko Erruki Etxe Santuan Karitatearen Ahizpak sartu zituen. Tianoko meatzarien ospitalearen sorrera kudeatu zuen[1].
Aita Gabriel Maria Ybarra Gutiérrez de Cabiedes izan zuen eta ama María del Rosario Inocenta Aranbarri Mancebo. María Nicolasa de la Revilla Ingunzarekin ezkondu zen eta Bizkaiko industrian botere handia izan zuten hainbat seme-alaba izan zituzten:
Bere arreba Rafaela Ybarra dohatsua izan zen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.