Fernando Rey Escalera
euskal itzultzailea / From Wikipedia, the free encyclopedia
Fernando Rey Escalera (1961, Iruñea) itzultzailea da. Nafarroako Unibertsitatean Medikuntza eta kirurgian ikasketak izan arren, 1980ko hamarkada bukaeratik itzultzaile da Nafarroako administrazio publikoan. Halaber, hainbat literatura lan itzuli ditu euskarara.
- Artikulu hau itzultzaileari buruzkoa da; aktorea gaitzat duena beste hau da: «Fernando Rey»
Datu azkarrak Fernando Rey Escalera, Bizitza ...
Fernando Rey Escalera | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Iruñea, 1961 (62/63 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Nafarroako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania euskara italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | itzultzailea |
Itxi
2007ko itzulpengintzako Euskadi Literatur Saria irabazi zuen, Pereirak dioenez obragatik.[1]