Nafarroako 6. mariskala From Wikipedia, the free encyclopedia
Filipe Nafarroa-Peraltakoa (?-Zarrakaztelu, 1480) nafar militarra eta Nafarroako Erresumako 6. mariskala izan zen[1]. Gerra Zibilean Nafarroako armadaren eta agaramontarren buruzagia izan zen.
Filipe II.a (Nafarroako mariskala) | |||
---|---|---|---|
1471 - 1480 ← Petri I.a (Nafarroako mariskala) - Petri Nafarroakoa → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Tafalla, | ||
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria | ||
Heriotza | Zarrakaztelu, 1480 | ||
Heriotza modua | giza hilketa | ||
Familia | |||
Aita | Petri I.a (Nafarroako mariskala) | ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | militarra | ||
Zerbitzu militarra | |||
Parte hartutako gatazkak | Nafarroako Gerra Zibila |
Filiperen gurasoak Petri Nafarroa-Peralta, Nafarroako 5. mariskala, eta Ines Enrikez Lakarra izan ziren[1]. Ez dakigu ez noiz ez non jaio zen; Tafallan seguruenik, bertan baitzuen oinetxea. Badakigu, ordea, zein girotan: tradizio luzeko elkarrekiko etsaigo giroan, Nafarroa-Peralta eta Beaumont etxeen artekoan. Artean gaztea zela, 1471n, beaumondarrek, Filipe Beaumontekoak hain zuzen ere, bere aita hil zuten Iruñeko Comptos Ganberako patioan. Filipe seme nagusiak jaso zuen mariskal kargua, baita aita bezala hil ere 1480an Luis III.a Beaumontekoa Leringo kondea eta Nafarroako kondestableak zuzendutako beaumondarren zelata batean Olibako monasteriotik gertu. Ondorengoa Filiperen anaia zen Petri II.a izan zen.[2]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.