Francisco Salinas
From Wikipedia, the free encyclopedia
Francisco Salinas Quijada (Tutera, 1915eko urriaren 25a - Iruñea, 2006ko abenduaren 25a), nafar legelaria izan zen.
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Francisco Salinas | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Tutera, 1915eko urriaren 25a |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Iruñea, 2006ko abenduaren 25a (91 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Zaragozako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | legelaria eta historialaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Historiaren Errege Akademia Jurisprudentzia eta Legeriaren Errege Akademia Eusko Ikaskuntza |
Itxi
Foru zuzenbidean aditua, Espainiako Historia eta Lege eta Jurisprudentziaren Errege Akademien eta Eusko Ikaskuntzaren kidea izan zen. Abokatua, Nafarroako Foru Aldundiaren aholkularia, Nafarroako Auzitegi Ekonomiko-Administratibo Foralaren kidea eta irakaslea izan zen. San Raimundo Peñafortekoaren Gurutze Handia, Karlos III.a Noblearen Gurutzea edo Manuel Lekuona Saria lortu zituen.