From Wikipedia, the free encyclopedia
Frank Capra (Bisacquino, Sizilia, 1897ko maiatzaren 18a - La Quinta, Kalifornia, 1991ko irailaren 3a) Ameriketako Estatu Batuetako zinema-zuzendaria izan zen. Sizilian jaio zen, eta 1903an Amerikara emigratu zen familiarekin. 1920an Ameriketako Estatu Batuetako hiritartasuna eskuratu zuen.
Frank Capra | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Francesco Rosario Capra |
Jaiotza | Bisacquino, 1897ko maiatzaren 18a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak Italiako Erresuma (1897ko maiatzaren 18a - 1946ko ekainaren 18a) Italia (1946ko ekainaren 19a - |
Bizilekua | Bisacquino Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | La Quinta (Kalifornia), 1991ko irailaren 3a (94 urte) |
Hobiratze lekua | Coachella Valley Public Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Helen Howell (en) (1923 - 1928) |
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Kaliforniako Teknologia Institutua Manual Arts High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, gidoilaria, zinema ekoizlea, banjo-jotzailea, sindikalista, produktorea eta errealizadorea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | propaganda film (en) screwball comedy film (en) |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Ameriketako Estatu Batuetako Armada |
Gradua | colonel (en) |
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra Bigarren Mundu Gerra |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoa |
|
Soinu gabeko filmekin hasi zen zinemagintzan, eta 1930eko hamarkadan bihotz oneko pertsonaiez beteriko filmak zuzendu zituen Columbia Pictures konpainiarentzat. Bigarren Mundu Gerran, berriz, gerra-dokumentaletan hartu zuen parte, Ameriketako Estatu Batuetako populazioa gerran sartzeko konbentzitzeko.
Frank Capra 1897an jaio zen Sizilian, eta sei urte zituela familiarekin batera Kaliforniara joan zen bizitzera. Bertan egin zituen ikasketak, eta egun libreetan eta eskola ostean lanera joan behar izaten zuen ikasketak ordaintzeko. Capraren gurasoek Caprak ikasketak alde batera uztea nahi zuten, lanean jardun ahal izan zezan. Berak, ordea, ikasketekin jarraitzea erabaki zuen eta 1915an institutua amaitu eta ingeniaritza kimikoko gradua egiten hasi zen[1].
1917ko apirilean Ameriketako Estatu Batuek gerra deklaratu zioten Alemaniari, eta Caprak oraindik hiritartasunik ez zuen arren, armadan sartzen utzi zioten. 1918an gradua amaitu eta Ameriketako Estatu Batuetako armadan sartu zen, eta handik hilabetera Lehen Mundu Gerra amaitu zen. Caprak Espainiako gripea harrapatu zuen urte hartan bertan, eta abenduan armadatik bota zuten[1].
Sendatzen ari zela, dei bat jaso zuen The Outcasts of Poker Flat (1919) filmean estra gisa lan egiteko, eta hogei urte beranduago Time aldizkariak Hollywoodeko zuzendari onena izendatu zuen[1]. Hala ere, askok populista izatea leporatzen diote, eta botere gutxien duten herritarren alde jartzea[2].
Capraren momenturik onenak 1934ko It Happened One Night filmarekin hasi ziren. Horren ondoren beste hainbat film ere egin zituen, Broadway Bill (1934) eta Mr. Deeds Goes to Town (1936) besteak beste. Urte gutxian lan bikainak egin zituen Caprak, eta errekonozimendu handia lortu zuen zineman[3].
Bigarren Mundu Gerran, 1942-1945 urteen artean, komandante gisa egin zuen lan. Bestalde, Why We Fight izeneko dokumental bilduma sortu zuen, herritarrek Ameriketako Estatu Batuei babesa ematea helburu zuena[3].
Hauek dira dokumental bilduma horretako filmetako batzuk: Prelude to War (1942), The Nazis Strike (1943), Divide and Conquer (1943), The Battle of Russia (1943), The Battle of China (1944) eta War Comes to America (1945). Bildumak Oscar Saria irabazi zuen eta gerrarako propaganda ikaragarria izan zen, dokumental horien bitartez Caprak jendea gerrara joateko konbentzitu baitzuen[4]. Gerra amaitzean, Caprari domina berezi bat eman zioten bere zerbitzuengatik, eta berriz ere Hollywoodera itzuli zen zuzendari gisa lan egitera[3].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.