From Wikipedia, the free encyclopedia
Kimika organikoan funtzio taldeak egitura azpimolekularrak dira, hauek dituen molekulari erreaktibotasuna ematen dien konposaketa elemental eta konektibotasun zehatz batez bereizten direnak. Egitura hauek hidrokarburo kate aseek galdutako hidrogeno atomoak ordezkatzen dituzte. Hidrokarburo alifatiko edo kate irekiko taldeak generikoki R bezala irudikatzen dira (alkil erradikalak), aromatikoak edo bentzenoaren eratorriak Ar (aril erradikalak) bezala irudikatzen diren bitartean.
Jarraian zerrendaturiko funtzio taldeak arruntenak dira. Tauletan, R, R' edo antzeko ikurrek hidrokarburo kate bati, hidrogeno atomo bati edo edozein atomo multzori erreferentzia egin diezaiokete.
C-O loturen presentzia
Funtzio taldea | Konposatu mota | Formula | Egitura | Aurrizkia | Atzizkia | Adibidea |
---|---|---|---|---|---|---|
Hidroxilo taldea (OH Taldea) | Alkohola | R-OH | hidroxi- | -ol | ||
Alkoxi taldea (edo ariloxi) (O Taldea) | Eterra | R-O-R' | -oxi- | R-il R'-il éter | ||
Karbonilo taldea | Aldehidoa | R-C(=O)H | karbaldehido- | -al | ||
Zetona | R-C(=O)-R' | oxa- | -ona | |||
Karboxilo taldea | Azido karboxilikoa | R-COOH | karboxi- | Azido -oiko | ||
Azilo taldea | Esterra | R-COO-R' | -iloxikarbonil- | R-ato de R'-ilo |
Amidak, aminak, nitrokonposatuak, nitriloak. C-N loturen presentzia
Funtzio taldea | Konposatu mota | Formula | Egitura | Aurrizkia | Atzizkia | Adibidea |
---|---|---|---|---|---|---|
Amino taldea | Amina | R-NR2 | amino- | -amina | ||
Imina | R-NCR2 | imino- | -imina | |||
Talde aminoa eta karbonilo |
Amida | R-C(=O)N(-R')-R" | karbamoil- | -amida | ||
Nitro taldea | R-NO2 | nitro- | _ | |||
Nitrilo tadlea | Nitriloa edo zianuroa | R-CN | ziano- | -nitrilo | ||
Isozianuroa | R-NC | _ | isozianuro | |||
Isozianato | R-NCO | _ | isozianato | |||
azo taldea | Azoderibatua | R-N=N-R' | _ | _ | ||
Diazoderibatua | R=N=N | diazo- | _ | |||
Diazonio gatza | -N≡N | _ | _ | -azida | ||
Hidrazina | R2N-NR2 | _ | _ | _ | _ |
Karbonoz, hidrogenoz eta halogenoez osatutako konposatuak
Talde funtzionala | Konposatu mota | Konposatuaren formula |
Aurrizkia | Atzizkia |
---|---|---|---|---|
Haluro taldea | Haluro | R-X | halo- | _ |
Azilo taldea | Azido haluroa | R-COX | Haloformil- | -oilo haluroa |
Funtzio taldea | Konposatu mota | Formula | Egitura | Aurrizkia | Atzizkia | Adibidea |
---|---|---|---|---|---|---|
Fosfina | PR3 | _ | _ | |||
_ | P(=O)R3 | _ | _ | |||
Fosfinito | P(OR)R2 | _ | _ | 75px| | ||
Fosfinato | P(=O)(OR)R2 | _ | _ | |||
Fosfonito | P(OR)2R | _ | _ | 75px|HEDP | ||
Fosfonato | P(=O)(OR)2R | _ | _ | |||
Fosfito | P(OR)3 | Fosfitoa | _ | fosfito | ||
Fosfato taldea | Fosfato | P(=O)(OH)2R | _ | _ | ||
Fosforano | PR5 | _ | _ |
Funtzio taldeen izenak alkanoen izenekin konbinatuz konposatu organikoak izendatzea lortzen da. Izendapen hau arautzeaz konposatu organikoen nomenklatura arduratzen da.
Funtzio taldeetan hidrogenorik ez duten atomoak beti lotura kobalenteekin lotzen dira, gainontzeko molekulak bezala. Atomo taldea gainontzeko molekularekin lehenik indar ionikoen bidez lotzen denean, taldea, modu egokiagoan, ioi poliatomiko edo ioi konplexu bezala izendatzen da. Aurreko guztiak erradikal deitzen dira, erradikal hitza erradikal askearen aurretik doan esanahiarekin erabiliz.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.