![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/6/64/Houghton_Lowell_1238.5_%2528A%2529_-_Wuthering_Heights%252C_1847.jpg/640px-Houghton_Lowell_1238.5_%2528A%2529_-_Wuthering_Heights%252C_1847.jpg&w=640&q=50)
Gailur ekaiztsuak
From Wikipedia, the free encyclopedia
Gailur ekaiztsuak (ingelesez: Wuthering Heights) Emily Brontëren eleberri bakarra da. 1845eko urria eta 1846ko ekaina artean idatzia[1], 1847an argitaratu zen "Ellis Bel" izenaren pean. Brontë hurrengo urtean hil zen, 30 urte zituela. Thomas Newby editoreak Wuthering Heights eta Anne Brontëren Agnes Grey eleberriak onartu zituen ahizpa zaharrena zen Charlotte Brontëren Jane Eyre eleberriak arrakasta izan aurretik. Emilyren heriotza eta gero Charlottek Wuthering Heightsen eskuizkribua editatu zuen eta 1850an argitaratu zen bigarren ediziorako prestatu zuen[2].
Gailur ekaiztsuak | |
---|---|
![]() | |
Datuak | |
Idazlea | Emily Brontë |
Argitaratze-data | 1847 |
Generoa | fikzio gotikoa, Victorian literature (en) ![]() ![]() |
Jatorrizko izenburua | Wuthering Heights |
Herrialdea | Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua |
Ilustratzailea | Antton Olariaga |
OCLC | 71126926 |
Euskaraz | |
Izenburua | Gailur ekaiztsuak |
Itzultzailea | Irene Aldasoro |
Argitaletxea | Erein |
Argitaratze-data | 2017 |
Bilduma | Literatura Unibertsala |
Orrialdeak | 472 |
ISBN | 978-8491092506 |
Eleberria ingeles literaturako klasikotzat hartzen da gaur egun, baina kritiko garaikideek ez zuten hain argi ikusi; eleberri gatazkatsutzat hartzen zen, krudeltasun fisiko eta mentala modu ez ohikoan aipatzen zuelako, eta Viktoriar Aroaren ideal erlijoso, moral eta sozialak, zein genero ezberdintasuna zalantzan jartzen zituelako[3][4][2]. Dante Gabriel Rossetti ingeles poeta eta margolariaren arabera "liburu-deabrua da - monstruo izugarri bat [...] Akzioa infernuan ematen da, baina badirudi bertako leku eta pertsonek izen ingelesak dituztela."
Eleberriaren hainbat adaptazio egin dira, filme, irrati eta telebistarako dramatizazioak barne, Bernard J. Taylorren musikal bat eta Bernard Herrmann, Carlisle Floyd eta Frédéric Chaslinen operak.
2017an Irene Aldasorok euskaratu zuen.